Osakidetzak 2018-2019rako LEPeko bigarren faserako izen-ematea ireki du

0

Osakidetzak, gaur, maiatzaren 3an, 2018-2019rako LEPeko bigarren faserako izen-ematea ireki du. Eskabideak aurkezteko epea datorren ekainaren 2ko 14:00ak arte izango da, eta haiek Osakidetzaren web-orrian sortutako atalaren bidez izapidetuko dira, lehentasunez.

Osakidetzaren 2018-2019rako LEPen eskaintzan 3.535 plaza daude, guztira, eta bi fasetan banatu da. Orain irekiko den izen-ematea bigarren fasearena da. Bigarren fase horretan, 1.924 plaza eskainiko dira, guztira, 63 kategoriatan banatuta. (Zerrenda osoa oharraren amaieran).

LEP honek aukera emango du plantillak finkatu eta Osakidetzako profesionalei egonkortasun handiagoa emateko. Bigarren fase honetako azterketak urriaren eta azaroaren bitartean izango dira, baina, laster, probak egiteko lekuari, egunari eta orduari buruzko informazio gehiago emango da.

 

IZEN-EMATEAK

 

Osakidetzaren web-orriak atal bat gaitu du 2018-2019rako LEPi buruzko kontsulta guztiak egin ahal izateko, dela oinarri orokor eta bereziak ezagutzeko, dela dauden kategoriak kontsultatzeko, dela deialdira aurkezteko eskaera egiteko. Honako hau da web-helbidea: https://www.osakidetza.euskadi.eus/profesionalak/-/enplegu-publikorako-eskaintza/

Salbuespen gisa, 2018-2019rako LEPen izen-ematea gaitutako bide telematikoen bidez egin ezin dutenek aurrez aurre egin ahalko dute honako leku hauetan: Donostiako Unibertsitate Ospitalea, Basurtoko Unibertsitate Ospitalea (Bilbo) eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia (Gasteiz).

 

LEP-EN LEHEN FASEKO AZTERKETAK

2018-2019ko LEPen lehen faseko azterketak ekainaren 18an eta 19an izango dira, Vitoria-Gasteizko UPV/EHUren Ikasgelategian, eta uztailaren 2an eta 3an, BECen.

    • Ekainaren 18a eta 19a: familia-medikua, pediatriako medikua, emagina, logopediako diplomatua, anatomia patologikoko teknikaria, optika eta optometriako diplomatua, dietetikako teknikaria, lan-osasuneko erizaina, osasun mentaleko erizaina, erradioterapiako teknikaria, osasun-dokumentazioko teknikaria, terapeuta okupazionala, audioprotesiko teknikaria.

 

    • Uztailaren 2a eta 3a: administraria, fisioterapeuta, erizaina, erradiodiagnostikoko teknikari espezialista, laborategiko teknikaria, gizarte-langilea.

 

Lehen fase honetarako, 1.610 plaza gorde dira, hala nola Lehen Mailako Arretakoak, eta 38.654 pertsonak eman dute izena.

KATEGORIAK

    1. ALERGOLOGIAKO FEM

 

    1. ANATOMIA PATOLOGIKOKO FEM

 

    1. ORK. ETA DIG. APAR. KIRG. FEM

 

    1. AHOKO ETA AURPEGI-MASAILEKO KIRG. FEM

 

    1. PEDIATRIKOKO FEM

 

    1. DERMATOLOGIA MED. KIRUR. ETA BEN. FEM

 

    1. EMERGENTZIETAKO FEM

 

    1. ETA NUTRIZIOKO FEM

 

    1. GAIXOTASUN INFEKZ. FEM

 

    1. HEMATOLOGIAKO ETA HEMOTERAPIAKO FEM

 

    1. ETXEKO OSPITALIZAZIOKO FEM

 

    1. LANEKO MEDIKUNTZAKO FEM

 

    1. FISIKOKO ETA ERREHAB. FEM

 

    1. BARNE-MEDIKUNTZAKO FEM

 

    1. MEDIKUN. ETA OSASUN PUB. FEM

 

    1. NEFROLOGIAKO FEM

 

    1. NEUMOLOGIAKO FEM

 

    1. NEUROLOGIAKO FEM

 

    1. ETA GINEKOLOGIAKO FEM

 

    1. OFTALMOLOGIAKO FEM

 

    1. ONKOLOGIA MEDIKOKO FEM

 

    1. OTORRINOLARINGOLOGIAKO FEM

 

    1. OSPITALEKO PEDIATRIAKO FEM

 

    1. PSIKIATRIAKO FEM

 

    1. HAUR PSIKIATRIAKO FEM

 

    1. ERRADIODIAGNOSTIKOKO FEM

 

    1. ERREUMATOLOGIAKO FEM

 

    1. ANALISI KLINIKOKO FEMT

 

    1. OSPITALEKO FARMAZIAKO FET

 

    1. PSIKOLOGIA KLINIKOKO FET

 

    1. FARMAZIAKO FT

 

    1. ODONTOLOGIAKO FT

 

    1. ZAINKETA ARINGARRIEN FEM

 

    1. EPIDEMIOLOGIA KLINIKOKO FEM

 

    1. MEDIKUNTZA NUKLEARREKO FEM

 

    1. KSU-KO FEM

 

    1. BIOKIMIKA KLINIKOKO FEMT

 

    1. IMMUNOLOGIAKO FEMT

 

    1. OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMT

 

    1. GOI MAILAKO TEK. JURIDIKOA

 

    1. ETA INSTALAZIOETAKO GOI-MAILAKO TEK.

 

    1. INFORMATIKAKO GOI MAILAKO TEK.

 

    1. EKONOMIAKO GOI MAILAKO TEK.

 

    1. ANTOLAKETAKO GOI MAILAKO TEK.

 

    1. ETA KUDEAKETAKO GOI MAILAKO TEK.

 

    1. ETA PSIKOSOZIOLOGIAKO PREBENTZIOKO TEK.

 

    1. EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI MAILAKO TEK.

 

    1. ETA HIGIENEKO PREB. GOI MAILAKO TEK.

 

    1. ETA INSTALAZIOETAKO ERDI MAILAKO TEK.

 

    1. SUKALDARIA

 

    1. INFORMATIKAKO TEKNIKARIA

 

    1. ELEKTROMEDIKUNTZAKO INSTALAZIOETAKO TEKNIKARIA

 

    1. INSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO TEKNIKARIA

 

    1. GIROTZE INSTALAZIOETAKO TEKNIKARIA

 

    1. ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

 

    1. FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

 

    1. ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA ETA ERABILTZAILEEN ARRETA

 

    1. LARRIALDIETAKO IBILGAILUEN GIDARIA

 

    1. GARRAIO SANITARIOAREN GIDARIA

 

    1. ZERBITZU OROKORRETAKO GIDARIA

 

    1. MANTENTZE LANETAKO OFIZIALA

 

    1. ZELADOREA

 

    1. ZERBITZUETAKO LANGILEA