Osasun Sailak 300.000 euro bideratu ditu GIB/HIESaren, C hepatitisaren eta sexu-transmisioaren bidezko infekzioen prebentzioan eta kontrolean lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeetara

0

Gobernu Kontseiluak, gaur, Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuaren aginduaren berri izan du; haren bidez, aurten ere, 2022an, GIB/hiesa, C hepatitisa eta sexu-transmisioaren bidezko infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko jarduerak garatzen dituzten gizarte-ekimeneko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzen deialdia egin da. Laguntzak, guztira, 300.000 eurokoak izango dira.

Osasun Sailak, hala, EAEn erakunde horiek GIB/hiesaren, C hepatitisaren eta sexu-transmisioaren bidezko infekzioaren eremuan egiten duten lan handia sustatzen du, kontuan izanik ezinbestekoa dela administrazio publikoek infekzio horien transmisioa prebenitzeko eta dagoeneko birusaren eramaileak diren pertsonen egoera hobetzeko kausa komunean betetzen duten ekintzarekin batera.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera.