2030erako ZTBPren Zeharkako Trakzio Ekimenak abiarazteko batzordeak sortu dira

0
PRUEBA

Gaur goizean, apirilaren 5ean, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak antolatutako ekitaldi batean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planaren (ZTBP 2030) Zeharkako Trakzio Ekimenak abian jartzeko batzordeak eratu dira, honako hiru eremu hauetan: Zahartze Osasuntsuan; Mugikortasun Elektrikoan eta Ekonomia Zirkularrean.

Batzordeek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua eta Eusko Jaurlaritzaren sail bat dute buru, horrez gain, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien, RIS3 espezializazio adimenduneko arloen eta erakunde eta sozietate publikoen ordezkarien partehartzea daukate.

Zeharkako Trakzio Ekimenak ZTBP 2030-aren tresna berri bat dira, espezializazio adimenduneko arloen arteko lankidetza indartuko duena eremu estrategiko zehatzetan, eta Euskadiri trantsizio teknologiko–digitalean, energetiko-klimatikoan eta sanitario eta sozialean aurre egiten lagunduko diona.

Zeharkako Trakzio Ekimenak euskal gizartearen erronka handienetako batzuei konponbide zehatzak emateko modu berri bat dira, ikerketatik eta berrikuntzatik abiatuta. Horretarako, zeharkako lankidetza trakzio proiektu berriak identifikatu nahi dituzte, lehentasunezko jarduera-eremuetan planteatzen diren etorkizuneko erronkak lortzen lagundu ahal izateko, eta horiek ezartzeak emaitza nabariak lortzeko aukera ekarri du gizartearentzat.