Darabilbo udal programak aisialdiko 10 jarduera eskainiko ditu

0
PRUEBA

Darabilbo udal programak aisialdiko 10 jarduera eskainiko ditu maiatzean, euskarazkoak eta doan.

Lehen jarduera datorren maiatzaren 6an izango da, eta literatur hitzaldi bat izango da, Miren Agur Meabek emango duena Otxarkoagako Gizarte Etxean.

Maiatzaren 10ean eta maiatzaren 12an, bisita gidatu bat eta tailer bat izango dira Mikel Erkiaga artistaren eskutik, Rekalde aretoan.

Maiatzaren 17an, txakoli dastaketa bat egingo da, eta, beste alde batetik, gastronomia begetarianoko tailer bat.

Bi egun geroago, maiatzaren 19an, literatur ibilaldi bat izango da, Karmelo Landak gidatua, Pio Baroja plazatik hasita, eta maiatzaren 29an, barikuan, gastronomia izango da berriz ere sujeta.

Maiatzaren 24an, hitzaldi bat izango da landareen sendatzeko ahalaren inguruan, Labore Bilbao elkartearen lokaletan, Santutxun.

Maiatzaren 27an, tailer bat izango da, parte hartzaileek zeinu-hizkuntza ezagutu dezaten, eta, azkenik, maiatzaren 28an, zapatuan, hileko programazioa amaitzeko, bisita gidatu bat egingo da Masustegi auzoan.

Eskaintza osoa eta informazio gehiago darabilbo.eus web orrialdean.

DARABILBO

Darabilbo 2013an abiatu zen, eta, harrezkero, askotariko jarduerak sartu ohi dira programan. Jarduerak taldean egiten dira, urteko hilabete guztietan (uztailean eta abuztuan izan ezik) eta barruti guztietan.

Euskarazko jarduera doako horietan parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilbo-ren web-orrian izena ematea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).