Surfean aritzeko unerik onena zein den jakitea, hondartza bakoitzeko korronteak, olatuak edo itsasaldiak zehatz-mehatz ezagutzea, olatu on bat hartu aurretik ezagutu nahi duen edozein surflarik asko baloratzen duen informazioa da.
Informazio hori guztia klik baten eskura dago Foamsurfing web plataformari esker. Foamsurfing Sopelako bi anaia ekintzailek sortu dute, Luis eta Tatiana Martínez de las Rivas Álvarez, kirol honen benetako maitaleak.
Plataformari esker, olatuen aurreikuspena egungoak baino askoz ere zehatzagoa da. Zentzu horretan, tresnaren helburua hondartza bakoitzaren eta xehetasunezko baldintzen ikuspegi garbia ematea kirol honen zale guztiei.
Hortarako, Foamsurfing programaren bultzatzaileek hondartza bakoitzaren gida bat konfiguratu dute, haren ezaugarri nagusiak erakusten dituena. Honekin batera, Google Maps-en antzeko mapa batean haizearen baldintzak, arroka arriskutsuen kokapena eta surf aurreratuko eremuak erakusten ditu, besteak beste.
Foamsurfing-ek surfarekin zerikusia duten negozioei buruzko informazioa ere eskaintzen die surflariei, hala nola eskolak, dendak, ostatuak, non surflariak behar duen guztia aurki dezakeen. Esatebaterako neoprenoa edo surf-taula alokatzea eta surfcamp batean ostatu hartzeko aukera dago plataforma web honi esker. Oraingoz, Bizkaiko eta Gipuzkoako 16 negozio gehitu zaizkio aplikazioari, eta bi probintzietan dauden 21 hondartzari buruzko informazio eguneratua du.
Proiektua Luisek eta Tatianak 2019an Portugalera egindako bidaia baten emaitza da. Bidaia horren ondoren, konturatu ziren ezin izan zutela aurkitu bilatzen zuten esperientzia onena, kirol horri lotutako hondartza eta negozioei dagokienez. Hemen sortu zen bere sormen txinparta, bere enpresa proiektua zedarritzen duena. Horrela, eta konfinamendu luzea ideia ontzeko aprobetxatu ondoren, ordu amaigabeak eman zituzten Foamsurfing behin betiko osatzeko.
Hori bai, behin betiko prototipo diseinatu aurretik, 300 surflari baino gehiagorekin harremanetan jartzea erabaki zuten, ordura arte diseinatu zuten aplikazioari buruzko iritzia eman ziezaieten. Informazio baliotsu horrek kirolariek olatuen aurreikuspenari buruzko informazioa kontsultatu nahi dutenean dituzten benetako beharrak eta kezkak zuzenean ezagutzeko balio izan zien.
Etorkizun hurbilari begira, Bizkaiko ekintzaile hauen planek plataforma hori ahalik eta gehien hobetzea eskatzen dute. Eta, horretarako, uste dute uda amaierarako eskuragarri izango dutela Atlantikoko kostaldeko hondartzei buruzko informazio eguneratua webgunean: “Frantzia Iparralde eta Mediterraneo aldetik, baita Afrikako iparraldekoak ere”, Foamsurfing programaren bultzatzaileen esanetan.