Lehendakariak 2022-2026ko Unibertsitatea+Enpresa II. Euskal Estrategia aurkeztu du, Unibertsitateen Euskal Kontseiluan

0
PRUEBA

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru dela egin da gaur goizean Lehendakaritzaren egoitzan Unibertsitateen Euskal Kontseiluaren bilera, eta Lehendakariarekin batera izan da Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua.  Bilera izan dira, halaber, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea; Iñaki Heras, Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendaria; euskal unibertsitateetako errektoreak: Eva Ferreira (UPV/EHU) Jose Maria Guibert (Deustuko Unibertsitatea) eta Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitatea); Maite Alonso, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea; Eduardo Arechaga Confebasken zuzendari nagusia; bai eta hiru foru aldundien eta EUDELen ordezkariak ere, besteak beste.

Bileran Lehendakariak Hezkuntza Sailak sustatutako 2022-2026ko Unibertsitatea+Enpresa II. Euskal Estrategiaren helburuak eta jarduera-lerro nagusiak aurkeztu ditu, eta 2017-2022an gauzatu den lehenengo estrategiaren emaitzarik azpimarragarrienak azaldu ditu.

Estrategia berriaren abiapuntua da, aurrekoarena bezala, unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza oinarrizko eragilea dela XXI. mendeko Euskadi eraikitzeko. Unibertsitateek eta enpresek, bai eta unibertsitatearen ekosistema osatzen duten eragileek ere, helburu bateratu batekin partekatzen dute euren erantzukizuna estrategia honetan: euskal gizartea garatzen laguntzea.

2017-2022ko Unibertsitatea+Enpresa I. Estrategiaren emaitzarik azpimarragarriak

Unibertsitatea+Enpresa I. Estrategia 2017ko uztailean aurkeztu zuen Urkullu Lehendakariak berak, orduan ere Unibertsitateen Euskal Kontseiluan. Ordutik, estrategia osatzen duten hamabost ekintzak, guztia eta bakoitza, gauzatu dira partzialki edo osorik, eta emaitzak oso onak izan dira.

Lortutako emaitzen artetik, honakoak nabarmentzen dira.

    • 47 titulazio dual: Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak protokolo bat sortu zuen unibertsitateko prestakuntza duala aitortzeko. 2017tik 47 titulaziok lortu dute aitorpen duala (30 graduk eta 17 masterrek) hainbat arlotan: Ingeniaritza, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Fabrikazio Digitala, Marketina, Ikus-entzunezko Komunikazioa edo Soziologia. 600 enpresak eta 4.800 ikaslek parte hartu dute orain arte prestakuntza dual horretan.

 

    • Klusterrak sortzea. Unibertsitateko prestakuntzan bi kluster antolatu dira: 4Gune Klusterra, Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiakoa; eta KSIgune Klusterra, Kultura eta Sormen Industriena.

 

    • Enpresa + Unibertsitatea gelak: 2017-2022 aldian enpresaren eta unibertsitatearen arteko bi gela jarri dira martxan: 0 Industriari buruzko AIC gela eta Kultura eta Sormen Industrien KSI gela. Gela hauek, euskal enpresek planteatutako erronkei erantzuna emateko aukera ematen diete Euskal Unibertsitate Sistemako ikasleei.

 

    • Lan-mundura igarotzeko eta ekintzailetzako programak:650 ikaslek jaso dituzte bekak Lan-mundura igarotzeko programan parte hartzeko; horrez gainera, ekintzailetzarako 300 bekatik gora eman dira.

 

Unibertsitatea+Enpresa ardatza 2019-2022ko Unibertsitate Sistemaren Planeko lehentasunezko bi ardatzetako bat da, eta aldi horretan (2019-2022) 22 milioi euro bideratu dira horretara kontratu-programen bidez. Horrek ekarri du Unibertsitatea + Enpresa gelak sustatzea enpresen eta klusterren laguntzaz, enpresa eta antolakundeentzat zerbitzu aurreratuak eta ekintzailetza-ekosistemak garatzea edota startupak sortzen eta garatzen laguntzea.

2017-2022ko Unibertsitatea+Enpresa I. Estrategiaren emaitza azpimarragarri horiek aitorpen ugari jaso dituzte Europan, eta nazioarteko zabalkundea izan dute Europako hainbat hiritan, besteak beste, Lisboan, Hannoverren, Londresen, Bulgarian eta Budapesten.

2022-2026ko Unibertsitatea + Enpresa II. Estrategia

Unibertsitatea+Enpresa lehenengo estrategiaren emaitzek erakusten dute Euskal Unibertsitate Sistema azken urteotan euskal gizartearen eragile dinamizatzailea eta eraberritzailea bihurtu dela, eta palanka gisa erabili dituela Euskadiko talentuaren, ikerketaren eta berrikuntzaren garapena eta nazioartean posizionatzearen aldeko jarrera. Horregatik, aurreko aldian egindako lanari jarraipena emanez, Unibertsitatea+Enpresa II. Euskal Estrategiak honako helburu hauek ezarri ditu 2022-2026rako:

    • Ezagutza sortu eta transferitzea: ezagutza sortu eta transferitzea, bikaintasun zientifikoarekin eta bikaintasun hau enpresa-eremuan aplikatzearekin lotuta

 

    • Kualifikazio handiko talentua prestatzea: gaitasun handiko giza kapitala prestatzea, enpresa-eremuaren premiei aplikatu eta egokitutako osagai batekin.

 

    • Unibertsitate + Enpresa euskal ereduko jarduera-lerro berrien jarraipena, ebaluazioa, proposamena eta zabalkundea.

 

Helburu horiei erantzuteko, lehendik garatzen diren ekintzez gainera, eta Unibertsitatea + Enpresa II. Estrategia honen barruan, besteak beste, honako ekintzak jarriko dira martxan:

    • Unibertsitateko prestakuntza dualaren eskaintza sustatzea ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko, 80 titulazio dualetara iritsi arte; 1.000 enpresak eta 10.000 ikaslek hartuko dute parte horietan.

 

    • Unibertsitateko 10 titulazio i-dual (nazioarteko titulazio dualak) martxan jartzea.

 

    • Beste bi Unibertsitate+Enpresa gela sortzea (lehendik dauden bi gelez gainera).

 

    • 000 ikaslek parte hartuko dute Lan-mundura igarotzeko programan, eta ikasleei zuzendutako ekintzailetzako 350 bekatik gora eskainiko dira.

 

    • Lanbide Heziketa + Unibertsitatea lankidetza sustatzea berrikuntza bultzatzeko.

 

    • Bikaintasun-ikerketaren esparruko IKUR 2030 Programa sustatzea unibertsitateetan.