Uvesco eta Axular Lizeoa europar sari bat lortzeko hautagaiak dira hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeagatik

0

Uvesco eta Axular Lizeoa dira Hondakinen Prebentzioaren Europako Astearen sariaren ekintza onenaren finalista izatea lortu duten bi euskal hautagaitzak, Europako osoko 12 hautagaitzaren artean, hurrenez hurren Industriaren eta Ikastetxeen kategorian.

Hondakinen Prebentzioaren Europako Astaren (EWWR) azken edizioa 2021eko azaroaren 20tik 28ra bitartean izan zen, Europako 38 eskualde inplikatuta. Eskualde horiek 12.489 jarduera antolatu zituzten guztira, Europa osoan -136 jarduera Euskadiren barnean garatu ziren-, helburu hauetara zuzenduta: komunitate zirkularrak bultzatzea, eta  lurraldetik hurbilago dagoen ikusmolde bat lortzea, hondakinen sorrera prebenitzera zuzendutako toki-ikuspegi batez.

Hondakinen Prebentzioaren Europako Sariaren XIII. Edizioaren bitartez, Aste horren baitan gauzatutako ekimenak aintzatetsi nahi dira, eta  horri begira zeremonia bat antolatu da 2022ko ekainaren 9rako, Bruselako BEL eraikinean; bertan, ekintza finalistek parte hartuko dute, eta kategoria bakoitzaren ekimen irabazleak emango dira ezagutzera.

Urtez urte, Europa mailan aitortuta dauden ingurumen-sektoreko profesionalez osatutako epaimahai batek ekintza finalistak aukeratzen ditu, Asteko ekintza inspiratzaile guztien artean, honako irizpide hauek kontuan hartuta: ikusgaitasuna eta komunikazioa, edukiaren kalitatea, orijinaltasuna eta eredugarritasuna, eta inpaktu iraunkorra. Epaimahai horren ebaluazioaren ostean, bi euskal hautagaitzak lortu dute finalistak izatea, Ikastetxeen eta Industriaren kategorietan.

Industriaren kategorian, UVESCOk  garbigune batzuk sortu ditu bere dendetan, bezeroek euren hondakinak ekarri ahal izan ditzaten eta, hortaz, haien birziklapena bermatu ahal izateko. Garbigune horiek pentsatu ziren birziklatzerakoan zalantzak planteatu eta etxe guztietan oso ohikoak diren hondakinetarako (kate-kapsulak, toner-kartutxoak, pilak eta sukaldeko olioa); gainera, bilketarako prestatutako edukiontziak berak kafe-kapsulen hondakinez eginda daude.

Beste alde batetik, “Ikastetxeen” kategorian Axular Lizeoak zenbait ekitaldi egin ditu ikastetxeak bultzatzen dituen “espaloi jasangarriarekin” lotutako proiektuak hedatzeko. Espaloi jasangarri hori plastikozko botilak erabiltzearen bidez eraiki da, eta altzariak, berriz, tapoiak jasotzearen bidez ateratako materialez eraiki dira. Komunikazio eta dibulgaziorako egindako ekintzen barnean, honako hauek aurkitu ditzakegu: Hirigintza Jasangarriko zinegotziak egindako bisita bat, lehen hezkuntzako ikasleek espaloi jasangarriaren eraikuntzari buruzko aurkezpen bat egin zezaten; ikasleek astebetez sortutako hondakinen kantitatearen jarraipena; ekonomia zirkularra gure egunerokotasunean ezartzeko moduari eta zergatiari buruzko azalpena, etab.

2021eko azaroaren 20tik 28ra egindako azken edizio honetan 114 ekintza jaso ziren: administrazio eta agintaritzen 72 ekintza, enpresen 13 ekintza, hezkuntza-erakundeen 27 ekintza eta elkarteen 2 ekintza. Sariak banatzeko zeremonia 2022ko ekainaren 9an egingo da, Bruselako BEL eraikinean, eta gainerako ekimen finalistak Hondakinak Murrizteko Europako Astearen webgunean kontsulta daitezke: www.ewwr.eu

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea Europako Batzordearen ekimen bat da, helburutzat duena hondakinen sorrera prebenitzera eta minimizatzera zuzendutako sentsibilizazio-ekintzak sustatzea eta ezartzea. Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa -Ihobe- da Aste hori dinamizatzeaz arduratzen den erakundea; horri begira, ekintzak europar sari horietara aurkeztera animatzen ditu enpresak, elkarteak, ikastetxeak eta administrazioa, ekintza horiek jasoz eta deialdiaren inguruko aholkua eskainiz, EAEko Hiri Hondakinak Koordinatzeko Organoaren bitartez (HHKO), zeren erakunde hori baita Astearen jarduerak Euskadin koordinatzeko arduraduna.

Informazio gehiago