Andrés Zearretak eta Malentxo Arruabarrenak Jose de la Mata, Eurojusteko kidea eta fiskala, hartu dute Arkauten

0

Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak eta Malentxo Arruabarrena Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendariak Jose de la Mata, Eurojust Zigor Justiziako Lankidetzarako Europar Batasuneko Agentziako kide eta fiskala, hartu dute gaur Arkauten, nazioarteko zigor-arloko ikerketetako lankidetzari buruzko hitzaldi bat dela eta.

Bileraren ondoren, fiskalak, Jose María Yurrebaso Ertzaintzako Ikerketa Kriminalaren Ataleko buruarekin eta Zearreta zuzendari nagusiarekin batera, informazio-saio bat eskaini du, “Eurojust agentziaren laguntza nazioarteko zigor-arloko ikerketetan” izenburupean, Eurojust agentziak Ertzaintzari eta Euskadiko Justizia Administrazioko epaile, magistratu, fiskal eta letraduei eskaintzen dizkien laguntza, koordinazio eta lankidetza aukeren berri emateko. Bileraren helburua zigor-arloko prozeduren mugaz gaindiko dimentsioaren tratamendua hobetzea izan da.

EUROJUST

Eurojust, Zigor Justiziako Lankidetzarako Europar Batasunaren Agentzia, terrorismoaren eta delinkuentzia antolatu larriaren aurkako borrokan, EBko herrialde kide bati baino gehiagori dagozkion ikerketetan, agintari nazionalen arteko koordinazio eta lankidetza judizialerako euskarria eta laguntza ematen duen organoa da.