12. jardunaldia: teknologia berriak eta elektromedikuntza

0
PRUEBA

EEGko ESIaren elektromedikuntzako zerbitzuak eta Repélega LHIIk antolatu zuten elektromedikuntzako hamabigarren jardunaldiak teknologia berriek elektromedikuntzan duten zeregina izan duen ardatz. Aurtengo edizioan Gotzone Sagardui Osasuneko sailburua eta Hezkuntza saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariaizan, Rikardo Lamadrid dira. ESIaren aldetik, María Luz Marqués zuzendari gerentea eta Juan Karlos Martín ingeniaritza biomedikoko zerbitzuburua izan dira.

Jardunaldia Portugaleteko Santa Clara Kulturtegian egin da. Jardunaldiari hasiera emateko, protonterapiako taldeei buruzko bi prestakuntza-hitzaldi eman dituzte. Eta, atsedenaldi labur baten ondoren, 5G teknologiaren eta telemedikuntzaren garapenari esker elektromedikuntzak izango dituen erronkak aztertu dituzte.

EEGko ESIaren eta REPÉLEGA LHIIren arteko hitzarmena

EEGko ESIak eta Repélega LHIIk lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 2017an, elektromedikuntzako ezagutzaren eta proiektuen lekualdatzea antolatzeko eta ordenatzeko. Horiek Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean sortzea da asmoa, zentro integratuan produzitu ahal izateko eta dagokion aholku-kontseiluak kudeatu ditzan.

Proiektuaren azken helburua enplegua sortzea da, berrikuntzatik eta ikerketatik sortutako proiektuetan errotutako enplegua. Enplegua sortzea beren ingurunearekin lotutako gizarte-izaerako enpresen bidez –kooperatibak–. Unibertsitateari eta osasun-esparruari lotuta, eta ikerketaren eta lankidetzaren bidez hobetzea beren izateko arrazoia izan dezatela.