Irakasle funtzionarioen mahai sektorialak beste bilera bat izan du gaur eguerdiz Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Bertan, sindikatuetako ordezkariekin izandako negoziazio prozesuaren ondoren, Hezkuntza Sailak 2022ko Lan Eskaintza Publikoetan deituko diren plazen proposamena azaldu dieta sindikatuetako ordezkariei.
Aurrez jakinarazi bezala, 6.350 plaza eskainiko dira guztira. Horietatik 5.365 irakasleentzat izango dira. Irakasleentzako plaza horiek honako prozesu hauen bidez eskainiko dira:
-
- Merezimendu lehiaketan: 2.697 plaza
-
- Oposizio lehiaketa ez kanporatzailean: 710 plaza
-
- Oposizio lehiaketa arruntean: 1958 lanpostu
Irakasleen kidegoen araberako banaketa:
Kidegoa
|
Guztira
|
Maisu-maistrak
|
2044
|
Bigarren Hezkuntzako irakasleak
|
2777
|
Sektore Berezietako Espezialistak
|
181
|
Lanbide-Heziketako Irakasle Teknikoak
|
262
|
Hizkuntza-eskola Ofizialetako Irakasleak
|
44
|
Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleak
|
26
|
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleak
|
31
|
Guztira
|
5365
|
Lan-legepeko langileak
Bestalde, Hezkuntza Sailak beste 985 plaza ere deituko ditu, Hezkuntza Bereziko eta Sukalde eta Garbiketako lan-legepeko langileentzat. Beraz, orotara 6.350 plaza izango dira.
Hezkuntza Sailak aurrerago jakinaraziko du LEP hauen deialdia noiz egingo duen, bai eta hauek garatzeko gainerako datak ere.