FANT Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, gaur gauean proiektatuko du “Y Todos Arderán” filma. Pelikula, David Hebrerok zuzendu du eta Macarena Gómez du protagonista, nork, atzo, Inaugurazioko galan OHOREZKO FANT saria jaso zuen, fantasiazko eta beldurrezko zinema berrienaren musa gisa egindako ibilbideagatik.
Gaur goizean, Justo Ezenarro, jaialdiaren zuzendaria; Macarena Gómez, filmaren aktore protagonista eta 2022ko OHOREZKO FANT Saria; David Hebrero, film luzearen zuzendaria; eta Deja Gordon, pelikularen ekoizlea, izan dira prentsaurrekoan filma aurkezteko.
Filmak Leongo herri txiki batean kokatzen du ikuslea. Bertan, Maria José bere semearen heriotza gainditu ezinda hil ahal izateko prestatzen ari da. Dena aldatzen da Lucíaren bisita jasotzen duenean, apokalipsiari buruzko tokiko kondaira batekin zerikusia izan dezakeen neskatoa.
David Hebrero, Madril eta Los Angeles arteko zinemagilea, 16 urterekin egin zuen bere lehen film laburra. Mundu osoan izendapenak jaso dituzten hainbat film labur idatzi eta zuzendu ditu. “Dulcinea” (2019) izan zen bere lehen film luzea.
“Y Todos Arderán” gaur ikusi ahal izango da Gólem – Alhóndiga zinemetako 1. aretoan, 22:20an.
Hau da FANTen Sail Ofizialean parte hartzen duten filmetako bat, honako beste estrenaldi hauekin batera: “Midnight” (2021, Hego Korea, Oh- Seung Kwon), “We Are Living Things” (2021, AEB, Italia eta Txinako Koprodukzioa, Antonio Tibaldi:).
Atal honetan beste film hauek leihatuko dira: “The Advent Calendar” (2021, Fra/Bel, Patrick Ridremont); “El Apego” (2021, Arg, Valentín Javier Diment); “Bloody Oranges” (2021, Fra, Jean-Christophe Meurisse); “The Boy Behind The Door” (2021, AEB, David Charbonier, Justin Powell); “The Cellar” (2022, Irl, Brendan Muldowney); “Freaks Out” (2022, Ita/Bel, Gabriele Mainetti); “How To Deter A Robber” (2020, AEB, Maria Bissell); “Let The Wrong One In” (2021, Irl, Conor McMahon); “Más Allá De Los Dos Minutos Infinitos” (2020, Jap, Junta Yamaguchi); “Pig” (2021, AEB/EB, Michael Sarnoski); “Seance” (2021, AEB, Simon Barrett); “The Secret Of Sinchanee” (2021, AEB, Steven Grayhm); “Son” (2021, Irl/AEB/EB, Ivan Kavanagh); “The Spine Of Night” (2021, AEB, Philip Gelatt, Morgan Galen King); eta “Wyrmwood: Apocalypse” (2021, Aus, Kiah Roache-Turner).
18ek Film Luze Onenaren FANT 2022 Saria (3.500 euro), Gidoi Onenaren Saria (Euskal Gidoilgileen Elkarteak emanak) eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria (FAS Zineklubak emanak) irabazteko aukera dute.
FITXA TEKNIKOA “Y TODOS ARDERÁN”
-
- Zuzendaritza: David Hebrero.
-
- Gidoia: David Hebrero, Javier Kiran.
-
- Ekoizpena: Enrique García-Gasco, Deja Gordon, David Hebrero, Javier Kiran.
-
- Musika: Joan Vilá.
-
- Montaketa: María Macias.
-
- Aktoreak: Fernando Cayo, Guillermo Estrella, Saturnino García, Sofía García, Macarena Gómez, Edu Hernández, Ella Kweku, Ana Milán, Rubén Ochandiano, Rodolfo Sancho, Germán Torres.
SARRERAK
-
- Gólem – Alhondiga zinemetako 1. aretoan programatutako emanaldietarako sarrerek ere 5 euroko prezioa izango dute. Halaber, zinema-aretoetako leihatiletan 10 sarrerako sortak egongo dira eskuragarri, 25 euroko prezioan (pertsona batentzat edo batzuentzat eta saio berberetarako edo desberdinetarako).
-
- Gólem Alhóndiga zinemetako 2. aretoan sartzea doakoa izango da aretoa bete arte.
SARE SOZIALAK:
#FANT28