FANT Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, gaur arratsaldean, 19:50ean, Azkuna Zentroko Auditorioan programatutako saioarekin, euskal zeluloidearen izen garrantzitsuenetako bat omenduko du: Esteban Ibarretxe, zuzendari eta gidoilaria. Zinemaldiak eskainiko ditu «Sólo se muere dos veces» eta «Malditas sean las suegra» Esteban Ibarretxe zuzendutak.
Omenaldi-saio hau aurkezteko, Justo Ezenarro FANT-eko zuzendariak eta Eduardo Carneros, Ibarretxe anaien filmen ekoizleak prentsaurrekoa eskaini dute Azkuna Zentroko Bastida Aretoan.
Ibarretxe anaiak 10 ziren, eta horietako lau profesionalki zineman aritu ziren. Javier ekoizlea izan zen; Jose Miguel eta Esteban, zuzendari eta gidoilariak, eta Santiago, musikaria.
Talentuduna, eskuzabala eta ameslaria, Esteban Ibarretxek zuzendu zuen, “Sólo se muere dos veces” bere lehen film luzea 1996an, eta Alex Angulo eta Santiago Segura filmeko protagonistak izan ziren.Filmak Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Jaialdian «Meliés D´Argent 1996» saria jaso zuen, baita gizonezko interprete onenaren, Juan Inciarterentzat, saria ere, FANTASPORTO 97an.
Izenburu horren atzetik, “Sabotage” eta “Un mundo casi perfecto” film luzeak etorri ziren, “Las Memorias de Karbo Vantas” telesaila eta «La venganza del artista calvo», «In vino veritas» eta «Malditas sean la suegras» film laburrak.
Zuzendaria joan den urtarrilean hil zen, berarekin legatu bat utziz, estatuko eta euskal zinemaren historian.
Prentsarako eskuragarri dauden materialak esteka honetan kontsulta daitezke.
SARE SOZIALAK:
#FANT28