Bilboko Udalak 220.000 euro inbertituko ditu euskara ikasteko dirulaguntzen programan

0

Bilboko Udalak 220.000 euro inbertituko ditu euskara ikasteko dirulaguntzen programan.

Honako hauek jaso ahalko dituzte laguntzok: gurasoek, aisialdiko begiraleek, haur eta gazteen kiroletako begiraleek eta deialdian jarritako muga gainditzen ez duten diru-sarrerak dituzten familia-unitateetako kideek.

Deialdiaren helburua da euskararen erabilera sustatzea haur eta gazteen arteko hizkuntza-transmisioan eragin handiena daukaten kolektiboetan, eta euskara izan dadila komunikazio-hizkuntza bilbotarren eguneroko ekintzetan.

Laguntzok eskatzeko epea bihar (maiatzak 10) hasiko da, eta ekainaren 13an amaitu. Eskabideak hiru modutara aurkez daitezke:

    • online, www.bilbao.eus udal webgunean, non BakQ sistema ere erabili ahalko den.

 

    • presentzialki, aurretiazko hitzordua eskatuta udal webgunean edo 94 4 010 010/010 zenbakian.

 

    • posta ziurtatu bidez, eskaera Erregistro Orokorrari zuzenduta (Bilboko Udala, San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka plaza 12, beheko solairua, 48007 Bilbo).

 

Ezinbestekoa da Bilbon erroldatuta egotea eta 2020-2021 ikasturtean euskara eskolak jaso izana.

Joan den ikasturtean, 442 pertsonak jaso zuten dirulaguntza ekonomiko hau (gehienak, gurasoak). Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren helburuetako bat da euskara ikasteko laguntza ematea.

Argibide gehiago, esteka honetan