Donostiako Udalak Europako Egunarekin bat egin du, eta Europako bandera udaletxeko masta nagusian jarri du. Donostiako alkate, Eneko Goiak, adierazi du, Donostiak bere burua europarra sentitzen duela, eta bere balioetan indartu behar duen Europa batean duen papera aldarrikatzen duela. Horretarako, Udalak Europako beste hiri batzuekin lankidetzan jarraituko duela azpimarratu du, aurretik ditugun erronka komunei aurre egiteko.
Donostiak Europa Saria jaso zuen 2019an, Europa eraikitzeko baloreak zabaltzeko egindako ahaleginagatik, beste hiri batzuekin lankidetzan aritzeko ahaleginagatik, baita egindako elkartasun adierazpen ugarirengatik ere.
2022/05/09-an argitaratua