Federica Bau, Joan Sebastián Rodríguez eta Jon Saezek irabazi dute EIA 21 Arte Lehiaketaren bigarren edizioa

0

EIA21 Arte Lehiaketaren lehengo edizioak baditu irabazleak. Federica Bau, Joan Sebastián Rodríguez eta Jon Saezek irabazi dituzte, hurrenez hurren, lehenengo hiru sariak: 3.500 euro, 1.500 euro eta 1.000 euro. Halaber, hiru lan horiek EAI21en ondarean sartuko dira, eta EIA21 enpresak Erandion dituen bulego nagusietan egon dira ikusgai.

Urte hasieran hasi zen EIA21 enpresa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arte Ederren Fakultatearekin lankidetzan, bere Arte Lehiaketaren 2. edizioa antolatzen, obren sorkuntza eta hedapena ohiko esparru akademikotik eta artistikotik kanpo sustatzeko eta industria sektorea, ingeniaritza eta artea erakusketa bakar batean bateratzeko xedearekin. Parte hartzea handia izan da, arrakastatsua, eta enpresak 55 pintura lan, argazki… jaso ditu.

 Sarituak:

1. saria

AMANECER

Egilea: Federica Bau

Neurriak: 120 x 100 cm

“Arkatzez egindako marrazkiak, egunsentiak, naturaren formetan inspiratuta, errealitatea berrinterpretatu nahi du, bertan dauden egitura sekretuak eta indarrak aurkitzeko”.

2. saria

ANIDAR EN EL VIENTO. CUADERNOS DE REGISTRO

Egilea: joan Sebatián Rodríguez Fernández

Dimentsioak: dimentsio aldakorrak

“Haizean habiak egitea metafora bat da, eta horren bidez gonbidatzen ditut 5 pertsona beren egoera berezia definitzera, atzerritarrak eta migratzaileak diren heinean.”

3. SARIA

GERUZEN BARRENA

Egilea: Jon Saez Amorrortu

Neurriak: 100×81 cm

Olio-pintura kotoi gainean, Bilbo 2020

Pieza irabazleen informazioa:: https://art.eia21.com