Mundakako Udalak, jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua berreskuratu du pandemiaren ondoren, pertsona inaktiboak aktibo bihurtzeko helburuarekin.
Horretarako, orientatzailea kiroldegian egongo da astean 2 egunetan zehar osasun zentrotik deribatutako pazienteak edo autoderibazioak artatzen.
Ordutegia:
- Astearteak: 9:00-12:30
- Ostiralak: 9:00-12:30
Zerbitzuaren berraktibatzea jarduera fisikoa sustatzen duten beste ekimenekin lotuta egongo da (adinekoentzako jarduera físiko gidatua, parke biosasungarrien programak…) gero eta jende gehiagorengana iritsi ahal izateko.