Salmenta postuak areagotu dira Altzako Bertako Produktuen II. Azokan

0

Garapen Ekonomikorako Zinegotzitzak, Donostia Sustapenaren bitartez, antolatu du, bigarren urtez jarraian, Altzako Bertako Produktuen Eguna, 13 ekoizleren parte hartzea izango duen azoka batekin, iazko parte hartzaileen kopurua areagotuta. Jarduera hau Donostia Sustapenak abiarazi duen eta Guztiona klusterraren laguntza duen Donostia Urban Lur proiektuaren barne dago.

Alderdi sozialistako zinegotziak, Marisol Garmendiak, azpimarratu du: “iazko harrera ona ikusita, osasun mugak izan genituen arren, azoka errepikatuko dugu bertako produktua altzatarrei hurbiltzeko, azkenaldian honelako ekimenak eskatu baitituzte. Kalitate oneko bertako nekazaritzako elikagaien azoka da, bide batez enplegua sortzen ere laguntzen duen alderdi ekonomiko batekin”.

Garmendiak adierazi duenez, “azkenaldian, Donostia Sustapenetik bertako produktuei laguntzeko estrategia bat garatu dugu, 0 kilometroko produktuei laguntzeko, ingurumenarekiko jarrera arduratsua dela uste dugulako, eta laguntza garrantzitsu bat ere nekazaritza elikagaien ekoizpen arloko gure enpresa eta negozioentzat, ekoizle txikien aldeko apustua, alegia, egunez egun lanean ari baitira beren ekoizpena aurrera eramateko eta azoka hauetan bezeroekin kontaktu zuzena ezartzen baitute, askotan bezero fidelak lortuta”.

Altzako Bertako Produktuen II. Azoka maiatzaren 14an egingo da, larunbata, Harria parkeko teilatupean, 09:30etik 14:00etara.

Salgai egongo diren produktuen artean daude ortuari organikoak, barazkiak, fruta, gozoak, ogia, kontserbak, gaztak, marmeladak, jogurtak, ahatearen produktuak, eztia… Horiek guztiak Altzako nekazaritzako ekintzaileen eskutik (Urban Baratza, Wil.Mar, Goxorrubi eta Altza Baratza-Cáritas). Bertan izango dira ere Donostialdeko eta inguruko udalerrietako tokiko ekoizleak, besteak beste, Mañeko, OnEin Kontserbak, Etxeberri Goikoa, Goenaga, Egotza, Aikur, La oveja latxa, Garrarte eta Aparola.

2022/05/09-an argitaratua