Adierazpen instituzionala eta gaitzespen bilkura Donostian izan den azken sexu erasoaren aurrean

0

Gaitzespen bilkura baterako deialdia egiten da; asteartean, hilak 10ean, 12:00etan, Alderdiederren

Donostian izan den azken sexu erasoaren aurrean egiten dugun adierazpen instituzionala

Azken orduetan Donostian izan den sexu erasoaren aurrean Udalak honako hau adierazten du:

1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du gure bizilagunak jasandako erasoa. Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da.

2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eraso tamalgarri honen biktimari, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak biktimari eskainiko dio Udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duen laguntza guztia.

3.- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztik gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizarte, mugimendu feminista eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Eta sexuen hezkuntza lantzea, horiek kudeatzeko trebetasunak eta baliabideak emateko. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.

4.- Udalak hiritarrei dei egiten die asteartean, hilak 10ean, 12:00etan, Alderdiederreko lorategian egingo den gaitzespen bilkuran parte hartzera

5- Udalak gaitzespena adierazteko hirian egiten diren deialdiekin bat egiten du.