Diru-laguntza euskal emigrazioak Australian utzitako ahozko testigantzak jasotzeko

0
Gobernu Kontseiluak 20.000 euroko diru-laguntza Euskal Australiar Elkarteari ematea onartu du gaur, Australian euskal emigrazioak utzitako ahozko testigantzak jasotzeko. Elkarte hau 60ko hamarkadan Australiara emigratu eta gero Euskadira itzuli ziren pertsonek osatzen dute.

Egin beharreko lana Australiara joandako euskal emigranteen elkarrizketak bildu, deskribatu eta katalogatzeko lan bat egitea proposatzen du, eta bilaketa Busturialdean eta Lea Artibain (Bizkaia) bizi diren emigrante itzulien taldean ardaztea.

Proiektua egiteko «Euskal Australiar Elkartea»-k UPV/EHUko «Euskal Herria, Europa eta Amerika: Elkarren arteko loturak eta Harreman Atlantikoak» izeneko Ikerketa Taldearen laguntza izango du, eta talde hori arduratuko da zuzendaritza zientifikoaz. Era berean, UPV/EHUko goi-mailako ikasleek (graduko 3. edo 4. maila, masterra eta doktoregoa) eta/edo Historiako graduatu berriek elkarteko boluntarioekin lankidetzan jardungo dute elkarrizketak egiteko.

Elkarrizketa horien emaitzak funts espezifiko gisa gordeko dira Euskal Diasporaren Artxiboko funtsen barruan.