PRUEBA
Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Alderdi Ederren hirian gertatutako azken sexu-erasoa salatzeko. Elkarretaratzean Donostiako alkate Eneko Goiak eta udal-talde guztietako ordezkariak parte hartu dute. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko zein Batzar Nagusietako ordezkariak ere bertaratu dira elkarretaratzean parte-hartzera.
Donstiako alkate Eneko Goiak Udal Korporazioaren izenean gogor salatu du gertatutako erasoa: “Guztiok dugu aske bizitzeko eskubidea eta horrelako portareak erabat lekuz kanpo daude gure hirian eta edonon. Eta hori ulertzen ez duenak merezi duen erantzun irmoa izango du eta justiziaren pisua elkarbizitzaren arau minimo horiek errespetatzen ez dituzten gain erori behar du8.
2022/05/10-an argitaratua