ESIak biriketako minbiziari buruzko jardunaldi bat antolatu du paziente eta senideentzat

0

ESIko Toraxeko Kirurgiako Zerbitzuak, Biriketako Minbiziak Eragindakoen Espainiako Elkarteak (AEACaP) eta Toraxeko Kirurgiako Espainiako Elkarteak (SECT) biriketako minbiziari buruzko jardunaldi bat antolatu dute paziente eta senideentzat.

EEGko ESIko zuzendari gerenteak, AEACaP eta SECTko presidenteek eta ospitaleko Toraxeko Kirurgiako Zerbitzuko buruak inauguratu duten jardunaldi hau asteburuan Bilbon egingo den SECT elkartearen kongresuaren barruan sartzen da.

Topaketan biriketako minbiziarekin zerikusia duten alderdi garrantzitsuenak jorratu dira, barne hartuta diagnostikoa, prebentzioa eta alternatiba terapeutikoak. Horretarako, hainbat diziplinatako adituek parte hartu dute jardunaldian, eta diagnostiko goiztiarraren aurrerapenei, terapien eta tratamendu berrien aurrerapenei, ikerketari eta ohitura osasungarrien sustapenari buruz hitz egin dute.