Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren agindua, adinagatik jarduera uzteagatik salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan 2022rako laguntza-programa ezartzen duena.
-
- urtean sortutako programa da, eta urtero 63 eta 64 urteko garraiolarientzat edo ezintasun iraunkor absolutua, osoa edo baliaezintasun handia aitortu dietenentzat zuzenduta dago. 2022an 310.000 euroko aurrekontua izango du —2021ean baino % 5 handiagoa—, eta eskabideak hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Laguntzen eskaerarekin batera, eskaera-inprimakia, errolda-ziurtagiria, azken hamar urte jarraituetan Gizarte Segurantzako langile autonomoen erregimenean alta eman izanaren ziurtagiria, ezintasunaren edo baliaezintasun handiaren agiria, hala badagokio, eta hirugarrenen alta-fitxa aurkeztu beharko dira. Ebazpena bakoitzari jakinaraziko zaio sei hilabeteko epean.