Gobernu Kontseiluari Osasun Sailaren eta Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren artean osasun-arloko ezagutza sortu eta zabaltzeko sinatutako lankidetza-akordioaren berri eman zaio.
Akordioaren helburua da bi erakundeen artean lankidetzarako esparrua ezarri eta zehaztea, euskal herritarren artean osasuna sustatzeko eta zaintzeko erronka handiak kontuan hartuta. Hala, osasun-arloko analisia, hausnarketa, ezagutzaren zabalkundea, ikerketa eta berrikuntza sustatu nahi dira, osasun-sistemak EAEko pertsonen egungo eta etorkizuneko premiei ahalik eta erantzun onena ematen diela bermatzen jarraitzeko asmoz.
Akordioa bat dator osasunaren hobekuntzarako eta osasungintza-sistemaren kalitaterako zerbitzura dauden ikerketa eta berrikuntza sustatzeko helburuekin, bai eta eremu horretan berezko ekosistema bat garatzeko helburuarekin ere; helburu horiek Osasun Sailaren eta Eusko Jaurlaritza osoaren dokumentu estrategiko nagusietan jasotzen dira.