Plastigaur bere material jasangarrietan oinarrituta erreferente bihurtu da Plastikozko enbalaje malguaren sektorea

0

Gaur egun, plastikoak gero eta erreputazio txarragoa du, eta bere kontsumoa murrizten saiatzen ari den arren, oraindik ezinbestekoa da hainbat sektoretarako, hala nola elikadura edo osasun sektoreetan. Jasangarriak eta birziklatzen errazak diren plastikoak fabrikatzea da Plastigaurren helburu nagusia; izan ere, Trantsizio Ekologikoko Ministerioak berriki saritu du bere karbono-aztarna murrizteko egindako lanagatik.

Enpresak Andoainen (Gipuzkoa) du egoitza, eta 160 langile ditu. Polietilenoaren estrusioan, inprimaketan eta ijezketan espezializatuta dago, eta mota guztietako bilgarriak eta packaginga egiten ditu elikadura- eta edari-sektoreetarako edo eraikuntza sektorerako. Hiru enbalaje mota eskaintzen ditu. Primarioa, produktuarekin zuzenean kontaktuan dagoena, sekundarioa, jada ontziratuta dauden produktuak biltzen dituena, hala nola lata-pack bat estaltzen duen plastikoa, eta tertziarioa, produktuak duten paletak plastikoz estaltzen dituena, zementu-zakuak, besteak beste.

Plastiagaurrek jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren aldeko apustu argia egiten du, bere I+G+b sailean soluzio berrerabilgarrien garapenaren bidez. Soluzioen artean, azpimarratzekoa da Polietileno orienatuaren (OPE – MDO) garapena, enbalaje malgu konplexu monomatealak egiteko aukera ematen duena, eta, horrela, % 100 birziklagarriak izan daitezke; izan ere, enbalajean erabiltzen diren beste plastiko batzuk plastiko desberdinen nahasketak dira, eta birziklatze prozesu zailagoak dituzte.

Gainera, enpresak kontsumo-osteko lehengai birziklatuak ere erabiltzen ditu, jatorri fosileko lehengaiak erabiltzea saihestuz. Apustu hori indartu egingo da azken urte honetan egindako inbertsio handi baten bidez (8 milioi euro), PCR edukia duen produktu hori fabrikatzeko soilik erabiliko diren bi makina berrirekin, eta, horrela, produktu horren ekoizpen-ahalmena nabarmen handituko da.

Ekodiseinuan oinarrituta egiten dugu lan beti. Prozesuaren hasieratik, plastiko horrek bere helburua bete ondoren izango duen erabilgarritasuna kontuan hartzen dugu, material horrekin ekonomia zirkularra lantzeko”, adierazi du Xabier Noguera Plastigaur enpresako zuzendari komertzialak. Urtean 70 milioi euro baino gehiagoko fakturazioarekin, % 25 esportazioetatik dator, Europan, Hego Amerikan, Mexikon eta Afrika iparraldean bezeroak izanik.

Etorkizunari begira, enpresaren helburua fakturazioari eta bezeroei dagokienez hazten jarraitzea da, eta bere soluzio iraunkorrak garatzen jarraitzea. “Prozesuaren hasieratik kontuan hartzen dugu zer erabilgarritasun izango duen fabrikatzen dugun plastikoak bere helburua bete ondoren. Beti dugu gogoan ekonomia zirkularra lantzea”, nabarmendu du Xabier Noguerak.

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.