TEKgunea, working days – egunak. Release 2.0

0

IKTen berrikuntzari eta administrazio arteko lankidetzari buruzko jardunaldiak.

«TEKgunea» jardunaldia Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen ekitaldi bat da (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzaren bitartez, hain zuzen ere) eta bere helburua honako hau da:
Administrazioen arteko elkarlana bultzatzea eta interesgarriak izan daitezkeen proiektuen berri partekatzea.
Edukia Eusko Jaurlaritzako entitateei (Sailak, Erakunde Autonomoak, etab.), Foru Aldundiei eta udaletxeei zuzenduta dago bereziki.
Pasa den urtean, adibidez, ondorengo gaiak komentatu ziren, besteak beste: herritarrek eskuragarri daukaten «Nire karpeta» zerbitzua, «Nire ordainketa», Euskadiko liburutegi publikoen sarea, «Itzuli» itzulpen zerbitzua, gaur egungo zibersegurtasunaren erronkak, etab.
Interesatzen bazaizue, hona hemen pasa den urtean egindako lehen ekitaldiaren agenda eta hitzaldien bideoak:
Gure aldetik, ekitaldian izena ematea gomendatzen dizuegu, aurrez aurre edo internet bidez jarraitzeko eta parte-hartzeko. Aurten aztertuko diren gaiak interesgarriak izango direlako Administrazioan lan egiten dugunontzat.

Eusko Jaurlaritza eta Beriain Forotik proposatzen dizuegu parte-hartzea herritarren zerbitzurako teknologiari buruzko jardunaldi praktiko honetan, euskal administrazio publiko osoa eta Nafarroako Gobernuaren partaidetza izango duena.

Partaidetza-jardunaldien helburua izango da indarra hartzen ari diren zerbitzu eta teknologien gaineko ezagutza partekatzea, administrazio arteko harreman-eremuak ezartzeko; hori horrela, hainbat ekimen proposatuko ditugu gure udalerrien, Foru Aldundien, Eusko Jaurlaritzaren eta haren sozietate, organismo eta erakunde publikoen arteko etorkizuneko lankidetza-proiektuak garatzeko.

Etorkizunean jarraitzeko asmoa duen IKTei buruzko topagune bat da, eta gure agendetan urteroko hitzordu bilakatuko delakoan gaude.

Bigarren edizio honetan, jardunaldi bat proposatu dugu maiatzaren 25ean, goiz-partean eta bost ordukoa gehienez. Aurrez aurre eta online egingo dugu jardunaldia, bizkortasuna eta eraginkortasuna lortze aldera, eta, hala, eguneroko lanarekin uztartu ahalko duzue.

Gure jardueraren berri izateko, ez ahaztu gure webgunea bisitatzea.

Hona hemen bigarren edizio honetarako proposatutako agenda, aurrerapen gisa.

TEKgunea, working days – egunak. Release 2.0 (maiatzak 25)

Jardunaldia – asteazkena, maiatzaren 25a [09:00 – 14:15]

08:30.- Harrera
09:00.- Ongi etorri (Sailburua eta Sailburuordea)
09:25.- 2021eko edizioa errepasatu. Konpromisoak eta emaitzak
10:25.- Mikroponentziak: BioTech, Identifikazio Biometrikoa, OTI-TIS Digitala, Zibersegurtasuna udalerrietan
11:25.- Atsedena (kafea)
11:45.- Mahai-inguruak: Ticket BAI. Erabiltzailearen esperientzia (UX), Lankidetza publikoa/pribatua, Datuaren gobernua
13:45.- Jardunaldiaren amaiera
14:15.- Lunch-Networking
15:30.- Arantzazuko Santutegira bisita gidatua