Bilbao BBK Live jaialdia Santutxura iritsiko da

0
PRUEBA

Datorren maiatzaren 28an, larunbata, Bilbao BBK Live jaialdia Santutxura iritsiko da Hirian ekimenaren laugarren edizioarekin, hau da, kultura eta aniztasuna urtero Bizkaiko hiriburuko auzo batera eramaten dituen jaialdiaren atarikoarekin.

Hiriani esker, auzo ospetsu honetako kale eta plazak asfaltozko festa bihurtuko dira egun batez, abangoardiako musika-programazio eklektikoa eskainita, gustu guztietarako modukoa.

23 artista igaroko dira auzoko hainbat gunetan barreiatuta egongo diren lau agertokietatik: Soy maricón abestiaren egilea, Z belaunaldiko ahots disidenteena, performerra eta queer abeslaria den Samantha Hudson eta ukitu antifaxistak, erlijiosoak eta biziki ironikoak dituen Liquidación Total show berria; Sex Museum, Estatuko rock erreferenteak; Biovac buru duen Aviador Dro; Potato edo Punky Party Reggae taldea, eta Amaia Tirapuren Kokoshca taldearen abesti zorrotzak.

Hirian jaialdiaren alderdi urbanoenean (eta femeninoenean) Estatuko trap-aren aitzindari den Albany, Euskoprincess eta bere Lehendakari eta Maria Escarmientoren amodiozko letra perreagarriak aurkituko ditugu.

Bizkaiko hiriburura etorriko dira, halaber, Hofe x 4:40 proiektuaren bi milako hamarkadako soinuak, MDAren trap eta hyperpop doinuak, rap eta r&b estiloetatik eratorritako trap-a egiten duen L’Haine, eta gaztetxeko raperotzat har daitezkeen Mutiko, Tattaa eta Denso.

Jaialdiaren eklektikotasunaren adierazgarri, proposamen gehiago ere izango dira, hala nola ZA! bikoteak La MegaCobla eta Tarta Relena musikariekin batera sortutako ZA & La TransMegaCobla proiektua; neo soul, hip hop eta house estiloak Karibearekin uztartzen dituen Çantamarta, eta The Limboos taldearen r&b latinoa.

Punk-a ere izango dugu kaleetan, Borrokan historikoei esker, edo Yung Prado eta David Burgués-en La Élite proiektuari esker. Aurreko horiez guztiez gain, Granadako Plasaporros kolektiboak musika eta festa uztartuko ditu, eta Samuraï artistak bere pop itsaskor eta generazionala eskainiko digu.

Eta alderdi elektronikoari dagokionez, Basoa in the city atalean GAZZI, Yung Prado, Tronis eta Madrilgo Chica Gang kolektiboko Rocío arituko dira, generoaren irakurketa subertsiboenaren erakusgarri.

HIRIAN

2022ko, maiatzak 28

Santutxu, Bilbao

ALBANY

AVIADOR PRO

BORROKAN

ÇANTAMARTA

LA ÉLITE

EUSKOPRINCESS

GAZZI

HOFE X 4:40

KOKOSHCA

L´HAINE

THE LIMBOOS

MARIA ESCARMIENTO

MDA

MUTIKO & TATTA & DENSO

PLASAPORROS

POTATO

ROCÍO

SAMANTHA HUDSON

SAMURAÏ

SEX MUSEUM

TRONIS

YUNG PRADO

ZA! & LA TRANSMEGACOBLA

BILBAO BBK LIVE

2022ko uztailak 7, 8 eta 9

Kobetamendi, Bilbo

Sarrerak eta bonuak hemen eskuragarri: bilbaobbklive.com y seetickets.com/es

#bilbaobbklive
bilbaobbklive.com