Finantzen Euskal Institutuak lehenengo aldiz partaidetzako maileguak eman ahal izango dizkie euskal enpresei, europak baimendu ondoren

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Finantzen Euskal Institutuak (FEI) lehenengo aldiz partaidetzako maileguak eman ahal izango ditu 30 milioi euroko aurrekontua duen COVID-19 Euskadi Kaudimen Programaren bitartez; kasu honetan, pandemiak kaltetutako euskal enpresei laguntzeko. Horixe jakinarazi dio Europako Batzordeak, programa hori “ekonomian izan den nahasmendu larriari aurre egiteko beharrezkoa, egokia eta neurrikoa” dela ulertzen baitu. Bi eratako tresnak, maileguak daude (partaidetzakoak eta hobaridunak), osasun-krisiak bereziki kaltetutako euskal enpresak berriz kapitalizatzera edo enpresen kaudimenari laguntzera bideratuta.

Mailegu horien hartzaileak enpresa ertainak eta MidCap enpresak dira, gutxienez 50 langile eta talde-mailan gehienez 1.500 langile dituzten kategoriak izanik, egoitza edo ekoizpen-zentroa Euskadin dutenak eta espezializazio adimendunerako estrategiako sektoreei atxikita daudenak: Biozientziak – Osasuna, Energia, Fabrikazio aurreratua (Basque Industry 4.0), Elikadura, Kultura eta sormen industriak, Hiriko habitata eta Ingurumen ekosistemak.

Programaren bidez emandako laguntza gutxienez 2 milioi eurokoa eta gehienez 5 milioi eurokoa izango da onuradun bakoitzeko, eta gehienez 8 urteko epemuga izango du partaidetzako mailegu bihurrezinen kasuan eta 6 urtekoa mailegu arrunten kasuan.

Hau da aurreikusitako ordainketa:

    1. Partaidetzakoak: EURIBOR urtebetera, gehi denbora-esparruak ezarritako gutxieneko marjina eta enpresaren bilakaeraren/emaitzen araberako osagarri bat.

 

    1. Arruntak: EURIBOR 12 hilabetera, gehi denbora-esparruak ezarritako gutxieneko marjina.

 

Mailegu hauek emateko balorazio-irizpideak izango dira:

* Egoera ekonomiko-finantzario ona 2019an.

* Epe ertain eta luzera bideragarriak izatea eskaera egiten denean.

* Neurria beharrezkoa izatea enpresaren bideragarritasunerako.

* Enpresak merkatuan finantzazioa arrazoizko baldintzetan lortzerik ez izatea, eta likidezia-beharrei aurre egiteko Espainiako Estatuan dauden neurriak nahikoa ez izatea.

Enpresek 2022ko maiatzaren 31ra arte bidali ahal izango dituzte eskabideak eta behar den dokumentazioa FEIra, proiektuak programaren esparruan aztertu eta baloratzeko. Neurri guztiak beranduenera jota ekainaren 30ean eman beharko dira.