Lehendakariak Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen Espainiako misio-burua hartu du

0
PRUEBA

Lehendakariak Espainiako Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeko Misioko buru den Mª Jesús Herrera hartu du gaur eguerdian, Ajuria Enea jauregian. Bilera horretan izan da Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburua ere, NBE sistemaren barruan integratutako erakunde horren arduradunak eskatuta, Eusko Jaurlaritzaren migrazio-politikak eta migrazio-arazoei aurre egiteko modua ezagutzeko, eta tokiko, eskualdeko eta nazioko egungo migrazio-testuingurua aztertzeko.

Lehendakariarekin bildu ondoren, Espainiako MNEren Misioko buruak lan-bilera bat izan du Lehendakaritzan Beatriz Artolazabal sailburuarekin. Bilera horretan, Gizarte politiketako sailburuorde Lide Amilibiak eta Migrazio eta Asiloko zuzendari Xabier Legarretak ere parte hartu dute. Bilerak migrazioen arloan alde biko lankidetzarako bideak aztertzeko balio izan du.

Migraziorako Nazioarteko Erakundea NBEren sistemaren parte den gobernu arteko erakunde nagusia da, eta gobernuekin eta gizarte zibilarekin lan egiten du migrazio-gaien gaineko ulermena sustatzeko, migrazioaren bidez garapen sozioekonomikoa bultzatzeko eta migratzaileen giza duintasuna eta ongizatea zaintzeko. Gaur egun, MNEk 174 estatu kide ditu.