UPV/EHUk ikasteko gelak jarri ditu azterketa-aldian

0

2021-2022 ikasturteko maiatzeko, ekaineko eta uztaileko azterketak direla eta, UPV/EHUk hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura, ordu-tarte zabalarekin. Espazio horien irekiera- eta itxiera-datak azterketa-aldiaren arabera egokituta eta markatuta daude, eta horiek garatzen diren Campusaren arabera aldatzen dira.

Arabako Campusak ikasteko aretoak irekiko ditu Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (lehengo Irakasleen U. E., Juan Ibañez Sto. Domingo, 1. 01006 Vitoria/Gasteiz). Aretoak zabalduko dira maiatzaren 14, 15, 21, 22, 28 eta 29an, ekainaren 4, 5, 11, 12, 18, 19, 25 eta 26an, eta uztailaren 2 eta 3an. Ordutegia 09:00etatik 21:00etara izango da.

Oharra: UPV/EHUko ikasle-txartela eskatuko da.

Bizkaiko Campusean Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko, eraikin nagusia): behe solairuko geletan, ikasteko gelak egongo dira irekita, 09:00etatik 21:00etara, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan: Maiatzaren 14, 15, 21, 22, 28 eta 29; ekainaren 4, 5, 11, 12, 18, 19, 25 eta 26; eta uztailaren 2, 3 eta 4. Kurtso honetan 900 plaza baino gehiago eskainiko dira.

COVID19ak eragindako osasun-egoera dela eta, debekatuta egongo da ikasgelan eta korridoreetan jatea eta edatea. Maskara erabiltzea gomendatzen da, eta gelaren sarreran eta irteeran derrigorrezkoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea.

Oharra: Sartzeko UPV/EHUko ikasle txartela eskatuko da.

Gipuzkoako Campusean, Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18. Donostia) ikasteko gelak asteburuetan irekiko dira, maiatzak 14tik uztailak 3ra bitartean, 9:00etatik 21:00etara.

Halaber, Carlos Santamaria Zentroan kokatuta dagoen Gipuzkoako Campuseko Liburutegia, (Elhuyar plaza, 2. Donostia), ekainaren 25a arte larunbatetan irekita egongo da goizeko 9:00etatik 14:00ak arte.

Asteburuetan ikasteko geletara sartu nahi duten ikasleek, aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioaren bitartez.

Lekua aldez aurretik erreserbatzeko jarraibideak.

Asteburuetan Elbira Zipitria Zentroko ikasteko gelak erabiltzeko arauak.