Bizitzari Kantua

0
PRUEBA

´Bizitzari Kantua´ proiektuan Calasanz Institutua, Tartanga Institutua, Inmakulada Tolosa Institutua, Tolosaldea Institutua, Barakaldoko Udala, Oroi enpresa eta Active Parks app-a parte hartzen dute eta proiketuaren lidergoa Harrobia Ikastolak darama.

Adinekoen ongizate fisiko, psikologiko eta emozionala lortu nahi da eta horretarako udalerri bakoitzean dauden baliabideak kontuan izanik, animazio zerbitzua ezartzea du helburu. Honen garapenean, erakunde desberdinen arteko koordinazio lana berritzailea izan da eta etorkizuneko lankidetzei bide ematen die.

Proiektuak hiru fase ditu:

  1. Lehenengo fasean udalerriko zahartze aktiboari zuzendutako baliabideak jasoko dira.
  2. Bigarren fasean, Adineko talde murriztu batekin, ariketa fisikoa, kognitiboa eta emozionala landuko da sei asteko programa batekin.
  3. Hirugarren fasean, udalerri bakoitzeko kaleetan dauden baliabideak erabiliz zahartze aktiboa sustatuko da, hainbat jardueren bidez: alde batetik, udalerria ezagutzeko gymkana eta ibilbide osasuntsuak; bestalde, parke osasungarrietako ekipamenduen erabilerari buruzko ikastaroak eta entrenamenduak.

Berrikuntza teknologikoetaz baliatutako proiektua

Proiektuari, teknologia berrien bidez, ikuspegi berritzailea emango zaio parte-hartzea eta programarekiko atxikimendua sustatzeko. Horretarako honako hiru teknologiak erabiliko dira:

  • Makey-makey (arduino): LH Harrobia Ikastolako 3D, Joko eta Ingurune Elkareragileen zikloko irakasleek ikasleekin batera, pertsona nagusien entrenamendurako gamifikazioa sortu dute, bideo-joko formatoan. Metodo berritzaile baten bitartez eta ebidentzia zientifikoak esaten duena kontutan hartuta, erritmoa eta intentsitatea aldatuz, hankak indartzeko eta zirkulazio- eta arnas-aparatua hobetzeko bi jolas sortu dira.
  • Alde emozionala lantzeko errealitate birtuala: OROI FIT tresnarekin, adinekoak bizikleta estatikoan dauden bitartean, naturan edo hirietan ibilbideak egiteko eta esperimentatzeko  aukera izango dute, dauden lekutik mugitu gabe.

Active Parks: parke osasungarrietako ekipamenduen erabilerari buruzko ikastaroak eta entrenamenduak sortzeko aplikazio berritzaile hau erabiliko da.