Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu die Debabarreneko enpresei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainentzako prestatutako 2022eko laguntza-plana. Debegesarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia antolakuntza honen egoitzan egin da, eta hogeitamar enpresek parte hartu dute. Laguntzen aurkezpenaren ostean, enpresek networking egiteko aukera izan dute. Informazio saioa amaitutakoan, Jaurlaritzako ordezkariek ABC Compressors enpresa bisitatu dute.
SPRI Taldeko Zuzendari Nagusi Aitor Urzelaik, Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendariak, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendari Ana Camachok, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendari Ainhoa Ondarzabalek, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak, Ihobe-ko zuzendari Alex Botok, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari RaulPerezek bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten. Ekitaldian Juan Ángel Balbás, ere parte hartu du, Debegeseko zuzendari nagusia.
Enpresa Txiki eta Ertainentzako 2022ko laguntza-planak 74 programa biltzen ditu eta 600 milioi baino gehiagoko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen inklusibo eta jasangarriari. Aurten I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratutako laguntzak Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako laguntza-programen % 70 baino gehiago dira.
Laguntza planari buruzko informazio gehiago: Katalogo digitala
—
Atxikitako argazkian, ezker eskubi:
-
- Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria
-
- Raul Perez, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria
-
- Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendariak
-
- Aitor Urzelai, SPRI Taldeko Zuzendari Nagusia
-
- Juan Ángel Balbás, Debegaseko zuzendari nagusia
-
- Ana Camacho, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria
-
- Ainhoa Ondarzabal, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendaria
-
- Alex Boto, Ihobe-ko zuzendaria