Hobetu egin da kontsumitzaileen babesa EAEko ibilgailuak saltzeko establezimenduetan

0
PRUEBA

2020an eta 2021ean, Kontsumobidek ikuskaritza-kanpainak egin ditu ibilgailuak saltzeko establezimenduetan, ibilgailu berri bat edo bigarren eskuko bat erosteko kontratu bat egin aurreko informazioak indarreko legeria betetzen duela egiaztatzeko. Gainera, saltzaileek berek emandako finantzaketari buruzko kontratu aurreko informazioa ere aztertu da.

2021eko kanpainak bi alderdi izan ditu ardatz: batetik, 2020an bisitatu ez ziren establezimenduak ikuskatu ziren eta, kasu horretan, irregulartasunak antzeman dira, kasuen % 29,7an (% 31,58 ibilgailu berriei dagozkienak eta % 27,77 ibilgailu berriei dagozkienak). 2020an, % 45,38 eta % 42,85 ziren, hurrenez hurren.

Kanpainaren beste zati bat 2020an ohartarazitako establezimenduek irregulartasunak konpondu zituztela egiaztatzera bideratu zen. Kanpainaren bigarren zatian, ohartarazitako eta akatsak zuzendu ez zituzten establezimendu guztiei zehapena ezarri zitzaien.

Arau-hauste ohikoenak, kontratu aurreko informazioari dagokionez, honako hauek izan dira: ibilgailua entregatzeko moduari buruzko eta alderdi saltzaileak onartu behar duen epearen inguruko konpromisoari buruzko informaziorik eza.

Ibilgailuen finantzaketa ere aztertu da; izan ere, funtsezko alderdi bat da horrelako transakzio ekonomikoetan. Eremu horretan izan diren hutsuneak honako hauekin lotu dira: finantzaketaren kostu osoari buruzko informazio eza; atzera egiteko eskubiderik eza; kontratatu beharreko lotutako produktuei –esaterako, aseguru bat– buruzko informaziorik eza, eta ez ordaintzeagatiko ondorioei, berandutze-interesei eta urteko tasa baliokideari buruzko informaziorik eza.

Argibide gehiago