I•D arte, Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskolak zabalik dauzka izen-emateko epeak, eskolan plaza eskatzeko zein sarbide probak egin ahal izateko. Datorren ikasturtean (2022-2023) ikastetxe honek eskaintzen dituen ikasketak burutzeko interesa duen pertsona orori zuzenduak dira epe eta proba hauek.
I•D arte da Euskadin Diseinuko Graduak egiteko aukera eskaintzen duen eskola publiko bakarra, Diseinu Grafikoa eta Barne Diseinua espezialitateetan.
Epeak:
-
- Eskolan plaza eskatzeko epea: maiatzak 2 – ekainak 12
-
- Sarbide probetarako izen-ematea: maiatzak 2 – maiatzak 20
Sarbide probak
Irakaskuntza Artistikoak izanik, I•D arten ikasketak burutu ahal izateko nahitaezkoa da sarbide probak egin eta gainditzea. Sarrera probetatik salbuetsia izateko behar den titulazioa ez duen pertsona orok izena eman beharko du horretarako (maiatzak 20 azken eguna dela), eta plaza eskaera ere egin beharko du gainera, ekainaren 12a baino lehen.
Sarbide probetarako izen-ematea eta plaza eskaera egitea bi prozesu ezberdin dira. Biak bete behar dira. Sarrera proba egitetik salbuetsia izateko titulazioa duenak, plaza eskaera bakarrik egin beharko du, ordea.
-
- Ikusi hemen Goi Mailako Prestakuntza Zikloen inguruko informazio guztia: sarbide probak, baldintzak, titulazioagatiko salbuespenak edo epeen inguruko xehetasun guztia.
-
- Eta hemen ikus daiteke Diseinuko Goi Mailako Ikasketen inguruko informazio hori bera.
Sarbide probak maiatzaren 28an egingo dira, I•D arteren egungo egoitzan (Betoñuko ataria, 23 – Gasteiz)
I•D arte: ideiak, diseinua eta artea
I•D artek egoitza berria Betoñun du joan zen 2019-2020 ikasturtetik, estilo neogotikoko komentu izandakoan, baina hiru hamarkadatik gorako ibilbidea egin du Arte Plastikoen eta Diseinuaren arloko ikasketak eskaintzen, Gasteizen. “Ideiak, diseinua eta artea” kontzeptuak uztartzen ditu eskolak bere izenean, baina “ideiak, diseinua eta artea” bere eraikin bereziaren edozein txokotan ere ernetzen dira, ikasleek “do it yourself” filosofia gidari hartuta ikasten eta garatzen baitute hemen euren sormena (egizu zuk zeuk, edo eginaz ikastea).
I•D artek Goi Mailako Heziketa Zikloak zein Diseinuko Goi Mailako Ikasketak eskaintzen ditu. Orotara, bost titulazio ezberdin:
–Goi Mailako Heziketa Zikloak (2 urtekoak)
-
- Argazkigintza
-
- Ilustrazioa
-
- Animazioa
–Goi Mailako Ikasketak, Diseinuko Graduak (4 urtekoak)
-
- Diseinu grafikoa
-
- Barne diseinua
Azken bi ikasketa hauen titulazioak (Diseinu Grafikoa eta Barne Diseinua) Goi Mailako Graduak dira. I•D arte da Euskadin Goi-mailako Diseinuko Graduak egiteko aukera eskaintzen duen zentro publiko bakarra.
I•D artek duen hezkuntza-eskaintzaren inguruko informazio guztia, eta ikasketa horietarako sarbidearen inguruko xehetasunak, ikusi eskolaren webgunean.