Next Generation funtsek 67 milioi sartuko dituzte Euskadiko helmugako turismo-jasangarritasuneko planetan 3 urtetan

0

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua Barakaldoko BECen maiatzaren 6tik 8ra bitartean egingo den Expovacaciones Azokaren inaugurazioan izan da. Sailburuak azaldu du turismoa berreskuratzeko unean gaudela, 2 urteko pandemia-krisiaren ondoren eta Ukrainako gerra munduan oraindik ziurgabetasuna sortzen ari denean.

Hala eta guztiz ere, 2021eko azken seihilekoko datuak positiboak izan ziren eta 2022ko lehenengo hiruhilekoko zifrak ere onak dira, eta otsaileko datuek ere gainditu egin dituzte 2019koak. Gainera, oraindik apirileko eta Aste Santuko zifra ofizialik ez badugu ere, “okupazio-sektorearen pertzepzioak eta oso onak izan dira, eta aurrean dugun uda pandemia aurrekoetatik gero eta gertuago dago”.

Pandemia aurretik Euskadin gora egiten ari zen nazioarteko turismoa, eta mugikortasunean ezarritako mugek oztopatu egin zuten. “2019ko hilabete batzuetan nazioarteko turismoa asko hurbildu zen turismo nazionalera, % 47ko ehunekoekin, eta lehenengo aldiz, eta behingoz, 2019ko irailean nazioarteko bisitariak nazionalak baino gehiago izan ziren, % 51, hain zuzen ere. Datu historikoak ziren, beraz, eta azken urteetako nazioarteko turismoaren goranzko joera finkatu zuten”.

Nazioarteko turismoak % 34 egin zuen behera 2021eko udan, eta gaur esan dezakegu Euskadi berreskuratzen ari dela nazioarteko turismoa. “2022ko lehenengo 3 hilabeteetan nazioarteko turisten ehunekoa pandemia aurreko urteetan hilabete horietan izandakoa baino handiagoa izan da. 2019ko martxoan nazioarteko turismoa % 31 zen, eta aurtengo martxoan % 33 izan da. Eta oraindik Aste Santuko datu ofizialik ez badago ere, pertzepzioak oso onak dira, eta udara begira nazioarteko turismoa berreskuratzen joango dela ikusten da”.

Alde horretatik, garrantzi handia dute Next Generation Funtsek sektorearen lehiakortasuna bultzatzen jarraitzeko. Helmugako Turismoaren Jasangarritasunerako Planek 67 milioi sartuko dituzte Euskadiko turismoan 3 urtean. Horrez gainera, Euskadik 5,6 milioi jaso ditu Donejakue bideari lotutako ondarearen turismoa balorizatzeko, eta 3,9 milioi turismo-ostatuen sektoreko energia-efizientziako proiektuetarako. Era berean, proiektu enogastronomikoetara bideratutako 50 milioiak jasotzeko aukera du, “gure indargune nagusietako bat izanik”.

Euskadik 150 metroko standa jarri du Expovacaciones Azokan, eta arreta berezia eskainiko zaie naturarekin lotutako eskaintzari, Euskadiko Itsasertzeko ibilbideei, mendi eta haranei eta Arabako Errioxari. “Eta gure hiriburuak, hiriburuetako kultura eta gastronomia erakutsiko ditugu, bai eta horietako turismo-aktibo biziak ere, hala nola turismo industriala edo negozioetakoa, eta produktu berriak, esate baterako, premium turismoa aurkeztuko dugu. Azken batean, eta askotan errepikatzen dudan bezala, Euskadi anitza, jasangarria, kalitatezko eskaintza zabala eta nazioartean aitortutako gastronomia dituena”.b