Apirilean, kontsumo-prezioek % 7,8raino moteldu zuten beren igoera, martxoko datua ( % 9,5) baino puntu bat beherago. Leuntze horren arrazoi nagusia elektrizitatearen prezioa merkatzea izan zen, nahiz eta erregaien prezioa ere jaitsi egin zen hilabete horretan, 2021aren aldean.
Horixe da gaur Astekonomiako gai nagusia, eta aste honetako beste adierazle ekonomiko garrantzitsu batzuei ere erreparatzen die.
Urteko lehen hiru hilabeteetan, Euskadin 914 enpresa eratu ziren, 44 milioi euroko kapitalarekin. Horrek esan nahi du enpresen sorrera % 6,5 gehitu zela aurreko urtearen aldean, eta lortutako zifra azken zortzi urteetako handienetakoa izan zela.
Bestalde, gasolina-zerbitzuguneetako automobilgintzarako erregai-salmentak % 1,8 murriztu ziren urte batetik bestera. Atal honetako indizeak jaitsiera-profila erakusten du azken lau urteetan, eta asko urruntzen da joan den hamarkadako lehen urteetan erregistratu ziren mailetatik.
Asteroko laburpen hau Ekonomia Zuzendaritzak egin du, «Astekonomia» izenarekin, eta minutu bateko iraupena duten bideo horien oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren zabalkundea eta jarraipena errazteko.