GOe: hirurogei enpresa baino gehiagorekin batera lan egiten ari gara berrikuntza, talentu ekintzailea eta nekazaritzako elikagaien arloko startup-ak erakartzeko

0

Arantxa Tapia sailburuak parte hartu du GOe eraikinaren proiektu irabazlearen aurkezpenean. Bere hitzaldian honako hau nabarmendu du: “Gaur ezaguratzten ari gara erakin berezi bat, proiektu berezia hartuko duena. GOe The Food Global Ecosystem ekimen publiko-pribatuaren funtsezko palanka bat da. Bertan, 60 enpresa baino gehiagorekin batera, lan egiten ari gara berrikuntza-proiektuak, talentua eta nekazaritzako elikagaien arloko startup-ak erakartzeko. Enpresak eta ekintzaileen beharrak dira ekosistemaren jardueraren fokua. Proiektuaren garrantzia eta anbizioa globalak dira, eta, epe ertainean, lortu nahi da elikaduraren arloko berrikuntza teknologikoaren eta ezagutzaren eremuan Euskadi munduko erreferente nagusietako bat izatea «.

GOe proiektuan mota guztietako enpresek parte hartzen dute. Guztien artean, 12.000 milioi euroko fakturazioa dute eta 41.000 pertsona baino gehiago enplegatzen dituzte.

Informazio gehiago erantsitako oharrean.