Azpeitiko kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko igogailua jartzeko obrak hasi dira

0
Azpeitiko kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko helburuz, igogailua ezartzeko obrak hasiak dira. Igogailua ezartzean, kiroldegiko hiru solairuetako (kantxa, solairu nagusia eta harmailak) irisgarritasuna bermatuko da.

Igogailua gaur egun eskailerak dauden eremuan egiten ari dira; ahalik eta ondoen aprobetxatuz gunea. Harmailetako solairuan metalezko pasarela bat ere egingo dute igogailutik, pasbidea bermatzeko. Obra egiteko Azpeitiko Udalka 153.814,52€-ko inbertsioa egin du eta 4 hilabeteko epea du Unebide obras y contratos enpresa esleipendunak lanak bukatzeko.

Egoitz Arruti Kirol batzordeburuak obrak ondo doazela azaldu du: “Eraikin zaharra da kiroldegikoa, eta pixkanaka hobekuntzak egiten ari gara. Hala, guretzat lehentasunezkoa izan da azpiegituraren irisgarritasuna hobetzea, azpeitiar guztientzako errazagoa izateko eraikinean ibiltzea”.

Aldagelak hobetzeko lehiaketa abian

Kiroldegia hobetzeko neurrien baitan, beste obra batzuk ere egingo dira epe motzean. Kiroldegiko 4 aldagela eraberrituko dira. Horretarako lehiaketa publikoa abian da eta helburua da uda partean obrak egitea. Obra horren gehienezko aurrekontua 215. 536,7€koa izango da.