Tapia: «Gure erlazioa sektore pribatuarekin ona izan da beti, ona izaten jarraitzen du, eta konfiantza sortzen du gizartearengan»

0

Lehiakortasuna

Jaurlaritzak hobekuntzaren alde lan egiten du, aztertzen ditugu gaiak eta hor ditugu mahai gainean. Enpresak prest daude inbertsioak egiteko, eta gure gizartea eta ekonomia dinamikoak daude, horrek esan nahi du lasai egon behar dugula? Ez. Jarraitu behar dugu lehiatzen mundo mailan, eta ez dugu konformatu behar dugu.

Gure erlazioa sektore pribatuarekin beti izan da ona eta ona izaten jarraitzen du. Datuak datuak dira, batzuetan hobeak beste batzuetan ez hain onak, baina gizarte honetan konfiantza dugu, lehendakariak esan duen bezala.

Energia

Berriro gasararen prezioa igoko da eskaera berdina delako eta eskaintza txikiagoa, beraz, prezioak gora egingo du. Negua iristen denean ez badugu gas nahikoa metatuta arazoak egon daitezke: Ikusi egin behar da zer gertatuko den, baina iturri bat mozten bada prezioa gora doa.

Araban ez dakigu gasa badagoen edo ez dagoen. Baina gasa erabiltzen jarraitzen dugu eta ahal den lekuetatik ekartzen dugu.  Han ez dute begiratzen zer motako gasa den. Hemen CO2 isuri edo EEBBetan isuri toki berera doa.

CEBEKen foruan, egia da bakoitzak bere ikuspegitik aztertu zuela egoera, baina bazegoen amankomuna den ideia bat. Inok ez du zalantzan jarri neutraltasun energetikoa lortu behar denik. Zalantzan dagoena da zein den 2050era iristeko bidea. Zeren bidez egin behar dugun bidea. Inork ez du zalantzan jartzen helburua, baizik eta bidearen mugarriak. Hori aztertu behar dugu. Bidea egin behar dela eta neurriak  azkartu behar direla denok dakigu. Adostasuna zegoen, bidea zehaztu behar dugu. Horretarako eztabaidatu behar dugu. Helburua ez dago zalantzan. Epea hor dugu 2050. Baina joan gaitezke Alemaniara; orain ikatza erretazen ari da ez duelako gas nahikorik. Oso ondo finkatuta behar da noiz, non, eta nola.

Zenbat eta energia gutxiago erabili hobeto. Foroan, bereziki aztertu zen auto elektronikoa martxan jartzeko bidea, zeldak Txinatik datoz… ekoizpen prozesuetan ere begirada jarri behar da.

Parque eolikoak

Aurreratuenak dira lehenbizi eskatu zirenak. Euskadi lurralde txikia da, ez dugu ikaragarrizko lekuak parkeak jartzeko. Haizea egokia den lekuetan jarri behar dira. Gutxiago jar dezagun baina potentzia handiarekin.

Energía gutxiago kontsumitzeko bidea hartu behar dugu. Gizartea jabetu da dagoeneko eta hainbat neurri jartzen ari dira. Komunitate energetikoak sortzen ari dira. Sentsibilizazio hori badago gizartean, baina agian ez gara konturatzen gure erabakiek eragina dutela beste arlo batetan. Adibidez: papera gutxiago erabiltzeko gailu elektronikoak erabiltzen ditugu eta horiek ere energía kontsumitzen dute.

Lehen sektorea. Hegaztien gripea.

Tentuz genbiltzan eta horregatik Aldundiak topatu du kasu hau, Frantzian bazegoen eta. Kasu bat gertatuz gero, hegazti guztiak hil behar dira. Protokoloa ezaguna da eta Aldundiak kontrol zehatzak egiten ari dira, baina gogoratu behar da pertsonentzat ez dagoela arriskurik.