Bilboko alkateak Txinbo parkea inauguratu du

0
PRUEBA

 

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur goizean inauguratu du Txinbo parkea, Zorrotza auzoan. Parke hau «Landa» deritzon inguruan dago, udal kiroldegiaren ondoan, Clara Campoamor eta Renferen trenbidearen artean.

Eremuak 14.000 m2 inguru ditu, eta 2018an urbanizatu zen, egoteko, olgetarako eta gorputz ariketarako aire zabaleko guneak eginarazita.

Gaur goizean, alkatearekin batera izan da Oihane Agirregoitia Herritarren Arretako, Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako zinegotzia, udal korporazioko ordezkariak eta Barrutiko Batzordeko kideak, izen berria hautatzeko prozesuan parte hartutakoak.

Auzotarrek Txinbo izena hautatu dute, eremu horretan hezegune bat egon zelako antzina, eta hango kanaberadi batean mota horretako txori asko ikusten zirelako. Gainera, gogoratuko duzuenez, txori horietatik hartu zuen izena Jabón Chimbo marka ikonikoak bere produktu ospetsuenarentzat. Arean ere, duela urte batzuk arte, egungo parkearen inguruan fabrikatzen zen xaboi hori. Gaur egun, askoz ere txinbo gutxiago egon arren, oraindik ere ikus daitezke eremu horretan.

Hala, Aburto alkateak hau nabarmendu du: «Txinboek beti izan dute lotura bilbotarrekin, eta bereziki Zorrotza auzoarekin, eta hango auzotarrek maitasun berezi bat diete hegazti horiei, eta horregatik, parke honetarako hautatu duten izenak ezin hobeto ordezten du inguru hau».

Juan Mari Aburtok balioa aitortu dio izena hautatzeko parte hartze prozesuari, «ardura handikoa da Zorrotza auzoan egin duguna moduko parte hartze prozesuak egitea; hemen, auzotarrek euren ideiak eta proposamenak eman dizkigute jakitera, eurek atseginen dituztenak, eurak hobetoen eta gehien ordezkatzen dituztenak, Txinbo parke honek bezala”.

Bilboko kale-izendegiak, gaurtik hasita, 920 izen dauzka.

SARE SOZIALAK: