Datorren astelehenean egingo da baratza ekologikoen zozketa Azpeitin

0
Azpeitiko Udalak 2022-2030 urteen arteko Baratza Ekologikoen lagapen programa abian du. Hala, baratza ekologikoa eskuratzeko eskaera egin dutenen onartuen behin-behineko zerrenda argitaratu du.

Zerrenda izanda, baratza Ekologiko publikoen zozketarako hitzordua ere ze zehaztu du: maiatzaren 23an, astelehena, 18:30ean pleno aretoan izango da. Baratza egokitzen ez zaienekin itxaron zerrenda egingo da.

Programa honen bidez Udalak hezkuntza alorrean praktika jasangarriak bultzatu nahi ditu, eta esleipen hauen bidez norbanakoak edo taldeak aukera dute baratza ekologikoak lantzeko eta norbere kontsumorako produktuak lortzeko.