Euskadiko 15 eta 30 urte bitarteko gazteen % 63k uste du indarkeria homofoboa oso edo nahiko hedatuta dagoela euskal gazterian

0
Euskadiko 15 eta 30 urte bitarteko gazteen % 63k uste du indarkeria homofoboa nahiko hedatuta dagoela euskal gazterian; izan ere, % 22,2k uste du oso hedatuta dagoela eta % 40,8k nahiko hedatuta dagoela.

Gaur, Maiatzaren 17a Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren kontrako Eguna dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera ematen ditu euskal gazteen artean indarkeria homofoboaren hedapenari buruz Euskadiko gazteek duten iritziari buruzko datu batzuk.

Emakume gazteek gizon gazteek baino neurri handiagoan uste dute indarkeria hedatuta dagoela gazteen artean (emakume gazteen % 72,5 dira iritzi horretakoak eta gizon gazteen kasuan % 53,9).

Datu hauek Gazteen Euskal Behatokiak 2021eko abenduaren 1 eta 13 bitartean egindako inkesta online batetik datoz. Inkesta horretan 15 eta 30 urte bitarteko ia 5.000 gazteren iritziak jaso ziren. Emaitza guztiak udan, ziurrenik, argitaratuko den liburu batean azalduko dira.