Gatekeeper proiektua: MAHA aplikazioa erabilgarri

0

Aurreko sarrera batean Gatekeeper proiektua aurkeztu genuen.

Orain berritasunak ditugu, MAHA aplikazioa (Google Play eta app Store iOS), proiektuaren garapenaren oinarri dena, eskuragarri dagoelako. Ikusi bideoa.

Helburua da zahartze aktibo eta osasungarria sustatzea, jarduera fisikoa, entrenamendu kognitiboa eta parte-hartze soziala sustatuz. Xedea da adineko pertsonen independentzia, eta autonomia sustatzea eta ongizatea hobetzea, eta ahalduntzea areagotzea, osasunari buruzko hezkuntza-materialak eskuragarri jarriz.

Horrekin, hasiera eman zaio esku-hartzearen errekrutatze-faseari, eta hasiera batean 3 hilabeteko iraupena izango du, 2022ko uztailaren amaierara arte.

Aplikazioa probatu nahi duten pertsonek deskarga dezakete jada, eta osasun eta ongizateko preskripzio-emaileek erabiltzaileak hura erabiltzera gonbidatzen has daitezke.

Info +