GNEAUPP-ek zauri kroniko konplexuko Unitatea egiaztatu du

0
PRUEBA

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Zauri Kroniko Konplexuko Unitateak GNEAUPPen ziurtagiria lortu du Bikain kategoriarekin. Gaur egun, Espainian 5 unitatek baino ez dute akreditazio hori lortu: Bik Bartzelonan, batek Madrilen eta bik Bizkaian.

GNEAUPPek (Presio-ultzerak eta zauri kronikoak aztertzeko eta horiei buruz aholkatzeko Espainiako taldea da) Espainiako eta Latinoamerikako zentroetako zaurien unitateetarako akreditazio-sistema bat garatu zuen, aditu-talde batek adostuta, edozein asistentzia-erakundek behar dituen ezaugarriak eta kalitate-estandarrak oinarri hartuta. Horrek esan nahi du unitateak edo klinikak kalitate-maila ezin hobeak lortzen dituela presio-ultzeren eta beste zauri batzuen arazoaren kudeaketan prebentzioaren eta tratamenduaren arloetan.

Zazpi analisi-eremu hartzen ditu: antolaketa, kudeaketa logistikoa, informazioaren kudeaketa, alderdi etikoak, prozesu asistentzialak, prestakuntza eta ikerketa eta kalitatea.

Presio-ultzeren prebentzioan lanean luze daramagun arren, Zauri Kroniko Konplexuaren Unitatea 2019ko abenduan eratu zen, praktika aurreratuko erizain bat sartu zuen eta harremanak egituratu zituen ESIko erizaintzako unitate desberdinekin, baita hainbat zerbitzu medikorekin ere, hala nola kirurgia, nutrizioa, barne-medikuntza, laborategia, infekziosoak, errehabilitazioa eta lehen mailako arreta eta asistentzia soziala.

Zohartze Larizgoitia Elejalde da unitatean sartu zen praktika aurreratuko erizaina. Gure erakundean izan duen eragina oso nabarmena izan da. Hori guztia zauri kronikoen eta presio-ultzeren esparruan lan bikaina egiten duten profesional askoren lanaren emaitza izan da.