‘Kalez kale Hondarribia hobetzen’ aurrera doa Donosti kalean bigarren urrats bat emanez

0

Martxoaren 7an hasi zen Donostia kalea egokitu eta hobetzeko proiektua, “Kalez kale Hondarribia hobetzen” programaren barruan. Bi hilabete hauetan kalearen hasieran zentratu da proiektua eta gaurtik aurrea, kalearen bigarren zatira igaroko da obra.

Gonzalo Carrión Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak nabarmendu duenez, “ekintza integraleko plana da, eta mugikortasun justuagoa, iraunkorragoa eta seguruagoa du helburu Hondarribiarentzat, erabiltzen den garraiobidea edozein dela ere. Lehen zortzi aste hauetan igoerako zentzuan ezkerraldean egin dira lanak eta gaurtik urrats berri bat emango dugu”.

“Lanak Donosti kalean bigarren zatian sartuko dira gaurtik, Madalen Gain inguruetan. Proiektuaren hasieran egin genuen moduan, zenbait zuhaitza erretiratu behar ditugu. Espezie hori (Liquidambar stiracyflua) duela 35 urte baino gehiago landatu zen, eta kalte handiak eragiten ari da saneamenduko zein gasaren kanalizazioetan, eta espaloiaren zati batzuk altxatzen ari dira” gehitu du Carrion zinegotziak.

Zuhaitz horien hostotasunaren ondorioz, hostoak erori egiten diren garaian istripuak izan dira Donostia kalea erabiltzen duten oinezkoen artean. Horregatik, kendu egingo dira eta, logikoa denez, beste zuhaitz batzu landatuko dira obrak aurrera egin ahala. Mozketa lanek dirauten bitartean trafikoa ez da eten, eta arautu egiten ari dira uneoro.

Donostia kaleaz gain, Nestor Basterretxea kalea eta Baserritar Etorbidea hobetuko dira. Espaloiak egokitu eta hobetuko ditugu, eta bidegorri zati bereizi berri bat sortuko dugu Donostia kalean, eskola-ibilbide seguru bat sortzeko aukera ematen duena.

Kalearen egitura birgaituko da, egungo zorua kenduz, eta, azkenik, Talaia Bordari eta Talaia Institutuaren eskola-ingurunean oinezkoentzako plataforma bat sortuko da, oinezkoentzako ikuspen eta segurtasun ona bermatzeko” zehaztu du Carrionek.

Gogoratu ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ 3.329.404,07 euroko aurrekontua duen programa zabala dela, eta 15 hilabeteko iraupena izango duela.