LINQcase startup donostiarrak irabazi ditu Euskadiko EmprendeXXI Sariak

0

LINQcase enpresak gaur egungo industriaren ekoizpen-prozesuak hobetzen ditu, ikuskapen aurreratuko eta automatizazio adimenduneko soluzioen bidez, “zero” inperfekzioak lortzeko.

Ibon Iribarrenek, proiektuko CEO-ak, saria jasotzean adierazi duenez, “ilusio izugarria egiten digu; izan ere, sariaz haratago, bultzada handia da proiektuarentzat eta, batez ere, ondo atera daitekeen edo gaizki atera daitekeen abentura batean murgildu garen taldearentzat”.

LINQcaseko CEOak nabarmendu duenez “ez genuen espero; izan ere, gure proiektua, berez, industriara bideratuta dago, eta, hasiera batean, ez da arreta gehien piztu dezakeenik. Funtsean, industrian prozesu asko daude kalitate-kontrola egiteko pieza bat suntsitzera behartzen dutenak. Suntsitze-prozesu hori saihesteko, gure ekipoak pieza magnetizatzen duten sentsoreak egiten ditu, beharrezko informazio guztia biltzen dute eta, horri esker, kalitate-kontrola egin dezakegu piezarik suntsitu behar izan gabe”, donostiarrak azaldu duenez.

Bere ibilbideari errepasoa eginez, Iribarrenek dio “lanean daramagun hiru urte eta erdi hauetan denetarik gertatu zaigu. Garaia ez da erraza izan, eta horrek subidoi uneak eta zalantza askoko beste une batzuk pasatzera eraman gaitu. Baina urte hauetan izan dugun zalantza nagusia merkatura zein abiaduratan irits gaitezkeen jakitea izan da. Aitortzen dut fedea izan dugula eta kritikak onartzen jakin dugula. Jende askok esan dizkigu gauzak agian entzun nahi ez genituen ziren, baina egokitzen joateko balio izan digutenak izan dira”, azaldu du EmprendeXXI Sarien irabazleak.

Donostiarrak mezu errealista helarazi die ekintzaile berriei: “Ekitea ez da mundu guztiarentzat, nolabaiteko zureganako segurtasuna izan behar duzu, eta ekitera doanak ondo moldatzen den talde batez inguratu behar da, baina, era berean, oso garrantzitsua da, osatzen duen talde batekin lan egitea. Eta asko entzun, ezinezkoa delako gauza guztietan arrazoia izatea, eta jendeari entzuten diozunean eta zure proiektuan sartzen duzunean, zenituenak baino askoz gauza hobeak ateratzen dira”, adierazi du.

Sariak 6.000 euroko zuzkidura ekonomikoa, ESADEk eta Silicon Valleyko adituek emandako nazioarteko prestakuntza espezializatua (edizio honetan Munichen izango da, Alemanian) eta Investors Day EmprendeXXI jardunaldian parte hartzeko aukera barne hartzen ditu. Jardunaldi horretan, ekosistema ekintzailearekin lankidetzan aritzeko interesa duten inbertitzaileekin eta enpresekin harremanetan egoteko aukera izango dute.

Edizio honetara, Euskadiren kasuan, 44 start-up aurkeztu dira.

Finalistak ere bertan izan dira eta euren proiektuak aurkeztu dituzte:

  • Kuvu: Beste belaunaldi batzuetako pertsonei zure etxeko egonaldiak alokatzeaz arduratzen dira. Bilbon sortua, ostatuak nahi dituzten pertsona horien bila dabil, modu erabat seguruan, bezeroek kezkarik izan ez dezaten eta aparteko diru-sarrerak lor ditzaten, eta haiek guztiaz arduratzen dira.
  • Alterity: Barakaldon egoitza duen enpresa honek prestazio handiko litiozko bateria iraunkorrak egiten ditu, eta horrek baterien bizi-zikloa luzatzen du. Hainbat sektoretarako irtenbideak  eskaintzen dituzte.
  • Scrapad: Eibarko plataforma teknologiko honek material birziklagarrien erosleak eta saltzaileak harremanetan jartzeko zerbitzua eskaintzen du, zabortegietan amaitzen diren hondakinen portzentaia murrizteko. Horrela, hondakinen salerosketa plataforman hasi eta amaitzen da.
  • Trak: Donostiako enpresak adimen artifizialak (IA) lagundutako tele-errehabilitazio zerbitzua garatu du. Zerbitzu horren bidez, mugikorraren kamerari, tabletari edo ordenagailu eramangarriari esker, egin beharreko ariketa monitorizatzen da, eta denbora errealean zuzentzen dira errehabilitaziorako mugimenduak eta posizio okerrak.

 

Caixabankek bultzatuak, DayOne bidez, sari hauen deialdia Eusko Jaurlaritza eta SPRI Taldearen babesarekin egiten da.