Proiektu honetan, irakasleak hasieratik bilakatzen dira parte-hartzaile eta 200 gazte zuzenean inplikatzea lortzen dute.
Praktika honen bidez, 14 eta 16 urte arteko gazteek bizipen gogoangarri eta dibertigarria izatea lortu nahi da, enpresa-ekimenak sortzeari buruzko oinarrizko kontzeptu eta balioak ikasten laguntzeko: sormena, taldeko lana, arazoak konpontzea, komunikazioa, benetako ingurune batean inplikatzea, norbere burua garatzea eta ezagutzea, sortzeko gaitasuna eta jarrera….
Helburu hori lortzeko, TBL (Thinking Based Learning) izeneko metodologiak erabili dira. Horrela, benetako proiektuen bitartez ikasten da eta, gainera, pentsamendu dibergentea lantzeko aukera eskaintzen du.
Bi metodologia independenteren arteko hibridazio-metodologia bat da. Alde batetik, Design Thinking edo arazoak modu sortzailean konpontzea da, eta, beste batetik, Mondragon Team Academy delakoaren metodologia, zeina ekintzailetza-taldeak garatzean eta duten bilakaera neurtzean oinarritzen den.