UPV/EHUk alzheimerrari aurrea hartzeko Europako proiekturik handienetako batean parte hartzen du

0

Euskal herriko Unibertsitateak zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzen du, CITA GO ON proiektuan parte hartuz, zeina bizitza ohituren zaintzan eta arrisku-faktoreen kontrolean oinarritzen den, narriadura kognitiboa prebenitzeko.

CITA GO-ON ikerketa, 60 eta 85 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago, eta estimulazio kognitiboa, arrisku kardiobaskularreko faktoreen kontrola, nutrizio-ohituren hobetzea, jarduera fisikoa eta adimen emozionala eta osasun psikosoziala sustatzeak duen eraginkortasuna aztertu nahi du. Parte hartu nahi duzu?

Parte-hartzaileen erdia 2 urteko esku-hartze egituratu baten parte izango dira, eta beste erdiek Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ezarritako osasun-gomendioak jasoko dituzte.

Hautatuak izan diren pertsonek, bi urte horietan zehar, osasun eta ongizate programa bat eginen dute eguneroko bizitzako hainbat alderdi lantzeko. Era berean, proba mediko batzuk egingo dira aldizka, ikerketa bukatu ondoren, parte-hartzaile bakoitzaren bilakaera zein izan den ezagutzeko.

Narriadura kognitiboa prebenitu eta zahartze aktibo eta osasungarria landu nahi duten 60 urtetik gorako pertsona guztiek CITA GO-ON programan izena eman ahal izango dute esteka honen bidez:

CITA GO-ON

CITA GO-ON ikerketa taldea honako hauek osatzen dute: CITA-alzheimer, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Basque Culinary Center, Biodonostia, Achucarro Neurozientzien Euskal Institutua, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Camp Tecnológico.

Informazio gehiago: www.cita-alzheimer.org/eu/cita-go-on

BIDEOA

Harremanetarako: go.on@cita-alzheimer.org /  943 021 972