Atzerritartasunaren inguruko informazio saioa antolatu du Azpeitiko Udalak maiatzaren 23rako

0
Munduko hainbat txokotatik Azpeitira etorri berri direnentzat atzerritartasunaren inguruko informazio saioa eskainiko du udalak. Saioa abokatu batek bideratuko du eta, besteak beste, atzerritartasun arautegiari buruzko azalpen orokorrak, egoitza-baimena, lan eta bizitzeko baimena, familia elkartze-baimena eta baimenen berritzearen inguruko xehetasunak eskainiko ditu. Hitzaldia, maiatzaren 23an, astelehenean izango da 15:00etatik 17:00etara bitartean, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Hitzarldia irekia izango da baina aforo mugatua izango denez, komeni da aurre izena ematea 943 55 44 84 telefono zenbakira deituta edo narroita@azpeitia.eus helbidera idatzita.o