Matematika eguneroko bizitzan” zikloaren barruan beste hitzordu bat

0

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak “Matematika eguneroko bizitzan” zikloaren barruan beste hitzordu bat proposatzen du MAIATZAREN 19AN, OSTEGUNA. Hitzaldia 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

“Ecuaciones diferenciales para explicar el mundo y redes neuronales artificiales para resolverlas” (Mundua azaltzeko ekuazio diferentzialak eta hauek ebazteko sare neuronal artifizialak) izenburupean, Carlos Uriarte matematikari eta ikertzaileak azalduko du matematika funtsezko zientzia bihurtu dela giza garapenaren alde.

Bere aplikazioak bizi garen mundua ulertzeko, azaltzeko eta errazteko aukera ematen du. Fisika, ingeniaritza edo ekonomia bezalako esparruak nekez eskura eta uler daitezke laguntza matematikorik gabe. Ildo honetan, ekuazioak gure inguruneko gertaera askoren kodifikatzaile matematiko nagusiak bezala altxatzen dira. Horregatik, egitura matematiko hauek deskodifikatzeko (ebazteko) ezagutza sortzea oso onuragarria da gaur egungo gizartearentzat.

Honen alde, konputazioa duela zenbait hamarkada sortu zen, kalkulu-gaitasun harrigarria ematen digun tresna gisa. Kalkulu-gaitasun honek, zorroztasun matematikoarekin batera, lan-esparru egokia ezartzen laguntzen digu ekuazioen ebazpenari dagokionez. Hitzaldi honetan, euskaraz eskainiko dena, kontzeptu hauek guztiak errepasatuko eta motibatuko ditugu modu dibulgatiboan. Honela, gaur egungo konputazioaren trending topic-a (sare neuronal artifizialak) matematikaren trending topic-arekin (ekuazio diferentzialekin) lotuko dugu, ikuspegi matematiko-konputazional berri bat erakutsiz gure eguneroko bizitzako fenomeno fisiko ugari modelatzeko erabilgarria dena.

Carlos Uriarte, 26 urtekoa, Getxon jaio zen, Bizkaian. Matematikan graduatua 2018an, eta Konputazio Ingeniaritzan eta Sistema Adimentsuetako masterrean titulatua 2019an, EHU – Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren, BCAM – Basque Center for Applied Mathematics-en ekin zion ikerketa-lanari, lehenik bekadun gisa eta ondoren ikerketa-teknikari gisa. Gaur egun, Carlos BCAMeko ikertzailea da matematika konputazionalen arloan, eta bertan garatzen du bere doktore-tesia. EHUko MATHMODE – Group on Applied Mathematical Modeling, Statistics, and Optimization eta BCAMeko MATHDES – Group on Mathematical Design, Modeling, and Simulations ikerketa-taldeetako kidea da. Gaur egun, bere ikerketa-jarduera Sare Neuronal Artifizialen azterketan, diseinuan eta garapenean zentratzen da Deribatu Partzialetako Ekuazioak ebazteko.

MATEMATIKA EGUNEROKO BIZITZAN

“Matematika eguneroko bizitzan” programa Bilboko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Real Sociedad Matemática Española izenekoak antolatu dute elkarlanean, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izenekoaren eta Radio Euskadiren laguntzarekin. Zikloa, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu “Darwinen Eguna” edo “Emakumeek zientzia egiten dute”, besteak beste, zientzia jende guztiari, era atseginean, zorrotzean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago. Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus