‘Musikauzo’ programaren kontzertuak

0

Musikauzok, Bilboko Udalaren programak, bere helburu nagusien artean publiko zabalari hiriko bandak hurbiltzea duena, hiriko plazak musikaz beteko ditu maiatzetik ekainera eta irailean egingo diren 29 kontzerturekin.

Lehenengoa bihar osteguna, maiatzak 19, izango da, arratsaldeko 20:00etan, Begoñako Juan XXIII plazan eta Gaztediko Musikariak taldeak eskainiko du. Lehenengo kontzertu honetan estilo ezberdinak joko eta abestuko dira, batez ere Gaztedi Dantzari Taldearekin harremana izan dezaketen piezak. Gainera, dantzak eta musika tartekatuko dira, ikuskizuna nabarmentzeko asmoarekin.

Irailaren 25era arte, hiriko musika taldeek, The Binilo’s, Harresian Zulo, Iratz Urkizu, Organizing, Szamana Contraste, Placton, La Tokokera, Bilboko Udal Txistulari Banda & Aitor Furundarena, Deep Sea Monk, Mississippi Queen, Queen Ether Ensemble, Peru Galbete, Leonardo Alonso, Antuxuna Ta Patx, Antuxuna Ta Patx, Ziztada&Rlantz, eta Starblues Taldea bezalakoak, euren kantuak aurkeztuko dituzte eta Bilboko bizilagunei doaneko kontzertuekin gozaraziko diete, rock alternatiboa, folka, reggaea, soula, jazza, bluesa, samba, edo rock-and-rolla estiloen eskutik.

“MUSIKAUZO” PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN BANDAK

ANTUXUNA TA PATX

    • Ekainak 18, 20:00etan. Arane plaza. Arangoiti

 

    • Irailak 24, 20:00etan. Elizako plaza. Masustegi

 

“Itoizezank! Abar” irratsaioko gidariak, Antuxuna ta Patx, Sigrid erreginaren bila ITOIZ taldearen unibertsoan barna, irudi eta doinuak berrulertuz, magazin surreal bat aurkeztera gatorzkizue.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA & AITOR FURUNDARENA

“Dantzarako Musika”

    • Ekainak 10, 20:00etan. Bilbo Zaharreko Plaza. Bilbo Zaharra.

 

    • Irailak 15, 19:00etan. Sabino Arana 50. Basurtu.

 

Kontzertu honetan, txistuaren, akordeoiaren eta ahotsaren arteko batuketa gozatuko dugu Aitor Furundarena musikari eta konpositorearekin eta Oinkari Dantza Taldearen dantzekin.

DEEP SEA MONK

    • Ekainak 11, 20:00etan. Arane plaza. Arangoiti.

 

    • Irailak 16, 20:00etan. Arabella plaza. Arabella.

 

Rock alternatiboko taldea, folk ukituekin. Soinu akustikoa eta kantu elektriko eta indartsuak konbinatzen dituzte, biolinetatik sintetizadoreetaraino erabilita. 2020an hasi zirenetik, EP bat eta zenbait single atera dituzte, oso kritika onekin. Penintsula osoko areto eta jaialdietan jo dute.

ĒTHĘR ENSEMBLE

    • Ekainak 9, 20:00etan. Indautxu plaza. Indautxu

 

Musika eta arte proiektu hau 2019an sortu zen. Haren sorkuntza-prozesua interpretazioaren, transkripzioaren eta sorkuntza propioaren fusio landu batetik abiatzen da. Inprobisazioa da haien sorkuntza-motorra. Estilo guztietako musika sortzeko gai dira, eta horrek ĒTHĘR taldeari soinu eta nortasun bereziak ematen dizkio, presentzia eszeniko ikaragarriarekin.

GAZTEDIKO MUSIKARIAK

    • Maiatzak 19, 20:00etan. Juan XXIII plaza. Begoña.

 

    • Ekainak 10, 20: 00etan. Garai lorategiak. Txurdinaga.

 

Kontzertuan estilo desberdineko abestiak jo eta abestuko dira, gehienbat Gaztedi Dantzari Taldearekin erlazioa eduki dezaketen piezak. Gainera, dantzak ere tartekatuko dira, musikarekin batera ikuskizuna goraipatzeko asmoz.

HARRESIAN ZULO

    • Maiatzak 27, 20:00etan. Ametzola parkea. Ametzola

 

Harresian Zulo reggae, rock, folk, bossa edo rumbarekin Afrikako eta Euskal Herriko sonoritateak fusionatzen dituen taldea da, non dantzak protagonismoa hartzen duen kolore handiko ikuskizun bisual eta entzungarri bat sortuz.

IRATZ URKIZU

    • Ekainak 3, 20:00etan. Bilbo Zaharreko plaza. Bilbo Zaharra.

 

Abeslari oriotarrak bere lehen diska plazaratu du, amets berri baten hasiera dela esan dezake. Diskoa bederatzi abestiz osatuta dago, haietatik zortzi berak sortutako doinuak dira eta bederatzigarrena bere aitak duela urte batzuk sortu zuen “Bizitzarekin lehian”-en bertsioa da. Hitzei dagokionez, hainbat idazlek josi dituzte kantuak: Kirmen Uribe, Itzea Urkizu, Xabier Sukia, Maddalen Arzalus eta Aner Peritz.

LA TOKOKERA

    • Ekainak 10, 20:00etan. Elizondoko plaza. Olabeaga.

 

    • Irailak 9, las 20:00etan. Iturriondo plaza. Zurbaranbarri.

 

Latin-fusio musikako proiektua, Bilbon 2017an sortua. Hainbat motatako erritmoak nahastea proposatzen du: cumbia, reggae, merengue, ska eta salsa. Taldean Mexiko, Txile, Espainia, Euskal Herria eta beste herrialde batzuetako musikariak daude. Horrek ukitu multikultural bat ematen dio show dinamiko eta txundigarri honi.

LEONARDO ALONSO

    • Irailak 22, 20:00etan. Juan XXIII plaza. Begoña.

 

    • Irailak 25, 13:00etan. Frontoia. Altamira.

 

“Sensación Tanguera” musika eta koreografia proiektu berria da, eta Río de la Platako tangoen konpositore eta autore ezagunenak omentzen ditu, Leonardo Alonsoren moldaketa musikalekin. Genero honen lanik esanguratsuenen bilduma txukun batean zehar eramango gaituzte, melodiak eta literatura poetikoak gidatuta.

MISSISSIPPI QUEEN

    • Ekainak 9, 20:00etan. Uzturre plaza. Matiko.

 

    • Irailak 8, 20:00etan. Indautxu plaza. Indautxu

 

Musika beltzeko talde bat da (soul, blues, funk, rock & roll), Bilbon 2015ean jaio zena. Trio akustikoko formatuan aritzen dira (ahotsa, gitarra eta bateria), eta gaur egungo musika beltzeko bertsioak egiten dituzte. Haien zuzenekoan dantzatu eta abestuko duzu eta, une batzuetan, hunkitu egingo zara.

ORGANIZING

    • Ekainak 2, 20:00etan. Indautxu plaza. Indautxu.

 

Erronka berrien bilaketak eta jazz musikari handienganako errespetuak bultzatuta, musikari hauek elkarrekin lan egiten dute eta helmuga musikal berriak jarri dituzte. Laukotea sendoa, zaildua, ondo eratua eta interesgarria da, eta sonoritate berezia dauka. Bere errepertorioan Raúl Sainz de Rozasen konposizioak eta jazz standardak txandakatzen dituzte.

ERU GALBETE

    • •Irailak 22, 20:00etan. Indautxu plaza. Indautxu.

 

“Beiratu”, 2022ko apirilean ateratako disko berria aurkezten du. Musikari autodidakta, inprobisazio zalea eta erraietatik kantatzen duena. Peruk proiektu ugari burutu ditu, Boliviako basoan grabatutako disko bat edo konfinamenduan ateratako Nor zara zu? lana esate baterako. Taldean eskainiko dute adi bizitzeko kontzertu hau.

PLACTON

    • Ekainak 10, 20:00etan. Eskolako landa Uribarri.

 

Bertsioen taldea, rockaren historiako kantu estandarrekin. 2011n sortu zuten Urduñako eskarmentu handiko hiru musikarik. Haien errepertorioan rockaren historia luze eta askotarikoa aurkituko dugu: Gary Moore, Marley, Jimi Hendrix, The Clash, Fito, Jamie Cullum, U2, The Police.

STARBLUES TALDEA

    • Ekainak 11, 20:00etan. Iturriondo plaza. Zurbaranbarri.

 

    • Irailak 10, 20:00etan. Lehendakari Aguirre 184. Elorrieta.

 

Goierri barrenean sorturiko Blues-Rock taldea 2010ean, bi diskorekin. Ezaugarri nagusiena, Blues musika euskaraz abesten dueula da, bai kantu propioak, bai rock klasikoen moldaketak.

SZAMANA CONTRASTE

    • Ekainak 9, 20:00etan. Plaza Juan XXIII. Begoña.

 

    • Ekainak 16, 20:00etan. Plaza de Indautxu.

 

Sambak eta popak bat egiten duten lekuan, gitarrak ahotsa aurkitzen du, ezagunak ezezaguna aurkitzen du eta pasioak pasioa aurkitzen du. Brasilek Poloniarekin muga egiten duen lekua.

TEQUILA’S PARTY

    • Irailak 17, 20:00etan. Funikular plaza. Castaños.

 

Musika-proiektu honek ibilbide luzeko bost musikari dauzka. Hainbat klasiko interpretatzen dituzte, estilo askotan: swing, boogie, funk, rock&roll… Jotzen dituzten kantuen egileen artean artista ezagunak daude: Louis Prima, Henry Mancini, Cab Calloway, Herb Alpert, Little Richard, Stevie Wonder, Bruno Mars, Itoiz eta Renato Carosone dira batzuk.

THE BINILO’S

    • Maiatzak 20, 20:00etan. Azoka plaza. Zorrotza.

 

    • Irailak 24, 20:00etan. Uretamendi plaza. Uretamendi.

 

Hirukote umoristiko bat dira, euskaraz, ingelesez nahiz gaztelaniaz abestutako musika, show dibertigarri eta partehartzaile batekin nahasten dugu. 30, 40, 50 eta 60. hamarkadetako abestien bertsioak jotzen dituzte umore ukitu berezi batekin, garai horietako irratsaio bat irudikatzen dutelarik, benetazko antzinako iragarkiekin eta denbora horretako erropekin jantzita.

ZIZTADA & RLANTZ

    • Irailak 3, 20:00etan. Enkarnazio plaza. Atxuri.

 

    • Irailak 15, 20:00etan. Indautxu plaza. Indautxu.

 

Reggae-dub musika taldea da, 2017an sortua. Musika propioa sortzen dute, letra alternatiboak eta erreibindikatiboak izanik oinarri, bai sozialki baita feminismoaren ildotik landuz.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus